Campaign for Accountability enpresak egin duen txosten baten arabera, politika publikoei buruzko 329 ikerketa finantzatu ditu Google konpainiak 2005 eta 2017 artean. Egileek 4.300 eta 350.000 euro artean jaso zuten eta %26k ez zuen finantziazio iturria aitortu.
“Tabako eta petrolio enpresa handienen jokabide bera du Googlek” Daniel Stevensen arabera. Stevens, CfAko lehendakaria arabera. Harentzat ondorioa argia da: “Googlek bere botere eta aberastasun izugarriak erabiltzen ditu legegileengan eragiteko, maila guztietan”.
Txostenak erakusten du Googlek bere interes komertzialak babesten dituen artikulu akademikoak finantzatu dituela AEBetan eta Europan. Iritzi publikoan eta botere legegileen aurrean bere interesak babesteko helburuarekin egin du, eta hainbat erregulaziori aurre egiteko, monopolioaren kontrako edo pirateriaren kontrako auzietan, adibidez.
Artikulu horien egileak nazioartean prestigio handiena duten unibertsitateetako akademiko eta ekonomistak dira: Oxford, Edinburgo, Stanford, Harvard, MIT edo Berlin School of Economics, besteak beste.
Kasuen erdian, Googlek zuzenean finantzatu ditu, baina besteetan, haren menpe dauden talde edo instituzioen bitartez egin dute. “Lan ustez independente horien atzean Google dagoela jakin behar dute irakurleek”, esan du Stevensek eta ikerlariei iturria onartzeko eskatu die.
Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.
Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.
Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]
Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]
Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.