"Gizonon prostituzioa botere posizio handiagotik egiten da, emakumeenarekin alderatuta"

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2014ko uztailaren 21a
"Jarduna klandestinitatean egiten da. Bezero asko hetero ezkonduak dira eta horiek inoiz ez lukete faktura bat sinatuko", dio Paralel txaperoak. (Irudia: Elie Grekoff)

Paralel prostitutuak txapero gisa identifikatzen du bere burua, gizonekin baino ez ditu harreman sexualak eta bere hitzetan, "gizonen prostituzioa botere posizio askoz handiagotik egiten da, emakumeenarekin alderatuta, eta hori rol banaketagatik da. Bezeroak ez du gauza bera nahi neska batengandik edo txapero batengandik. Patriarkatuak inposatzen dizkigun rolak direla medio, neska batengan zerbait otzanagoa bilatuko du, delikatuagoa, arretatsuagoa... Baina txaperoez ari bagara, mutilek zerbait bortitzagoa bilatzen dute, harroagoa, txuleskoagoa, boteretsuagoa... Bezeroek tipo gogor bat nahi dute. Zentzu honetan, txaperoa inoiz ez da beldur izango bezeroak joko ote duen".

Bezeroez, estigmaz eta legeztatzeaz

"Txapero askori lan eskubideez hitz egiten diezu eta barrez lehertzen dira. Batetik, ez dutelako zergetan utzi nahi irabazitako diru zati bat. Eta batez ere, askok nahi ez dugun onarpen publikoa ekarriko lukeelako. Estigmarik ez dagoen arren, jarduna klandestinitatean egiten da, hala bilatzen dugu bai guk bai bezeroek. Klandestinitatea ezinbestekoa da mutilon kasuan. Bezero asko eta asko hetero ezkonduak dira eta horiek inoiz ez lukete faktura bat sinatuko (...) Horretan trans-en antza dugu: gure bezero gehienak eskuin kontserbadoreko gizonak dira".

Bestalde, saunan, diskoteka berezietan edo interneteko iragarkien bidez jartzen dira harremanetan txaperoa eta bezeroa, Paralelek dioenez. "Baina kalean ez dago prostituzio maskulinorik, beraz ez du prostituzio femeninoak duen ikusgarritasunik eta ez du haien errepresioa jasaten. Gurea festarekin nahasten da asko, beste testuinguru bat da".

Sandra, Janet, Verónika eta Paula

Joan den ekainean, lau prostituta elkarrizketatu zituen Arbide Azak. Besteak beste, estigmaz galdetu zien. "Beti sentitu naiz ahaldundua eta prostituta aritzeak nire autoestimua sendotu du. Nire buruaz oso seguru nago. Baina aldi berean, puta izatearen estigma bizi izan dut urte luzez", dio Paulak. "Hori da prostituzioaren okerrena: estigma", gaineratzen du Sandrak.

Emakumeen salerosketaz galdetuta, hala dio Sandrak: "Prostituta guztiak salerosketaren biktima garela esateak libreki ari garenon jarduna ikusezin bihurtzea dakar eta akats handia da, benetako biktimak antzeman eta lagundu nahi badira".

"Ea libreki lan egin dudan? –Paulak– Gizarte honek ematen dizun askatasunean. Inork ez du aske lan egiten testuinguru kapitalista honetan. Bizi garen lan, kultur eta gizarte testuinguru honetan, ia inori ez zaio gustatzen egiten duen lana. Nik ez nuen nire burua derrigortuta sentitu, bizimodu lasaia eramateko nuen irteera izan zen".

"Pertsona batek zenbat eta eskubide aitortu gutxiago izan –gaineratzen du Paulak, batez ere etorkinak buruan–, orduan eta errazagoa da hura esplotatzea. Zenbat eta ahulagoak izan, orduan eta errazagoa izango da salerosketaren biktimak izatea. Nik ikusi dudanagatik, klubetan ematen da salerosketa handiena, emakumeak itxita dituztelako".

Sexuaren industria

"Sexuaren industriari aurre egitea da gure helburua, esplotazioa amaitzeko –dio Verok–. Industria pornografikoaz ari naiz, lokalez, burdelez, putetxeez... Beste pertsona batek eskaintzen dituen sexu zerbitzuekin enpresario bat aberasteko sortu den edozein egituraz. Deuseztatu behar dugun patriarkatuaren ondarea da sexuaren industria".

Prostituten eskubideez ere mintzo dira elkarrizketatuak. "Lehenengo gauza da ikusezin dena ikusgarri bihurtzea. Existitzen garela eta langile kolektibo bat garela aitortzea, politikoki ez-zuzena irudituko zaien arren errealitatea delako hemen gaudela: jardutea erabaki dugun emakumeak gara, arrazoiak arrazoi. Arautzeko modu logiko bakarra da langileak aintzat hartzea, bitartekaririk gabe", uste du Janetek.

"Prostituzioa lanbide bat dela aitortu behar dute legeek eta ondorioz lan eta gizarte eskubideak arautu behar dira, gainerako langileekin egiten den moduan", dio Sandrak.

Kanal honetan artxibatua: Prostituzioa

Prostituzioa kanaletik interesatuko zaizu...
Sexu-esplotazioaren aurka borrokatzeko, biktimak abokatu bihurtzen dituen eskola

Sexu-esplotazioaren biktimak izan diren eta hortik ateratzea lortu duten emakumeentzat, ikastetxe aitzindaria ireki berri dute Indian: Zuzenbideko karrera egingo dute bertan, hain juxtu prostituziora behartzen dituzten eta zigorgabetasunean jarduten duten horiek kartzelara eramateko asmoz.


2016-12-11 | Saioa Baleztena
"Puta izatea niretzat askatasun sinonimoa da"

Politikara jauzia egin duen lehen sexu langilea da Paula Ezkerra (Buenos Aires, 1971). Feminismoaren eta okupa mugimenduaren indarrak ekarri zuen Kataluniara duela hamasei urte eta, orduz geroztik, prostituten estigmen aurkako borrokaren ikurra izan da, Prostitutas Indignadas (Sumindutako Prostitutak) elkartearen bitartez besteak beste.


2016-11-15 | ARGIA
Sei atxilotu Arabako Aldundiaren zaintzapeko adingabekoen prostituzio kasua dela eta

Sei pertsona atxilotu dituzte orain arte Sansoheta (Gasteiz) zentroan bizi ziren hainbat adingabekoren ustezko prostituzioari buruzko ikerketaren barruan, EAEko Barne Sailak baieztatu duenez. Arabako Foru Aldundiaren ardurapeko zentroa da Sansoheta; gurasoei zaintza kendu ostean erakunde horren zaintzapean geratu diren adingabekoak bizi dira bertan. Kudeaketaz Urgatzi arduratzen da, irabazi asmorik gabeko Bizkaiko elkarte bat.


Sexu industriaren inguruko egien bila, opera bidez

Sexu langileen errealitatea ezagutaraztea du helburu Sex Workers´Opera lanak. Asteartean estreinatuko da Londreseko Pleasance aretoan, eta bi astez izango da ikusgai.


"Guztiak ez gara biktimak"

Idatzirik ez dauden arau sozial zein kulturalak hausten ditu prostituzioak. Euren gorputzen, sexualitatearen, ordutegiaren eta ekonomiaren jabe dira sexu langileak, haietako batzuk bederen. Hala kontatu digute gure solaskideek. Bizipenak anitzak izanik, badira lan honetan beren borondatez hasi eta egindako hautuaz damutzen ez direnak.


Fornikazioa: arkupean egiten dena

Fornix hitzak arku edo ganga esan nahi du latinez. Egun, garuneko eta baginako zati banari hala esaten zaie, forma hori dutelako, hain zuzen.

Antzinako Erroman prostitutak zubien, kalezuloen eta bestelako eraikinen arkupeetan bildu ohi ziren. Eta denborarekin burdelei ere fornix esan zieten. Jakina, arku edo bobeda horien azpian nahiz putetxe itxietan prostitutek eta bezeroek zeuzkaten harreman sexualak ezkontzaz kanpokoak ziren eta, horregatik, aurrerago, eliza katolikoak terminoa bekatuzko... [+]


2015-11-20 | ARGIA
Borondatezko prostituzio 'legala' bideratuko du Bartzelonako Udalak

Helburua sexu langileak babestea da, segurtasun eta higiene baldintza onetan ari direla ziurtatzea. Prostituten gutxiengoari eragingo dio arauak, alegia, lana borondatez egiten dutenei.


2015-08-24 | Garazi Zabaleta
Amnistia Internazionala prostituzioa despenalizatzearen alde

Bi urtetako kontsulta eta eztabaiden ondoren, prostituzioaren aurrean jarrera berria hartu du Amnistia Internazionala GKEak: prostituten, bezeroen eta burdelen kriminalizazioaren aurka egiteko erabakia hartu du. 


Bezeroa zigortzeak ez dakarkio onurarik sexu langileari

Espainiako Estatuan, azaroaren bukaeran Hiritarren Segurtasun Legea onartzea aurreikusia dago. Hala gertatzen bada, Estatu osoan sexu langileen bezeroak zigortzen hasiko dira.


Bezeroa zigortzeak ez dakarkio onurarik sexu langileari

Espainiako Estatuan, azaroaren bukaeran Hiritarren Segurtasun Legea onartzea aurreikusia dago. Hala gertatzen bada, Estatu osoan sexu langileen bezeroak zigortzen hasiko dira. Hetaira elkarte espainiarrak ohartarazi du neurri horrek sexu langileak ezkutuan aritzera bultzatuko dituela, eta helburua ez dela beteko, alegia, salerosketa saihestea.


Eguneraketa berriak daude