Theresa May

"Giza eskubideen legeak aldatuko ditut terrorismoa borrokatzeko beharrezkoa bada"

  • Ahoan bilorik gabe, legeak gogortzea proposatu du Theresa May Britainia Handiko Lehen Ministroak, giza eskubideen legedia bera zalantzan jartzeraino. Ekainaren 3ko Londreseko atentatuen ostean, estatuaren segurtasuna bihurtu da Ingalaterrako hauteskundeen eztabaidagai nagusia.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko ekainaren 07a

“Terrorismoagatik susmagarriak direnen askatasun eta mugimenduak oztopatzeko gehiago egin beharra da. Eta giza eskubideen gure legeek galarazten badigute, legeak aldatuko ditugu egin ahal izateko”.

Terrorismoagatik susmagarriak diren kanpotarrak errazago deportatzeko neurriak bilatuko dituztela adierazi du kanpaina ekitaldi batean, hauteskundeetarako 36 orduren faltan. Epaitegietara jotzeko proba nahikorik eduki gabe, mehatxua direla jakitearekin soilik, neurriak har daitezen proposatuko du Mayk, eta beharrezkoa bada, oinarrizko giza eskubideen legeak aldatuko dituela ohartarazi du, jarraitzaileen txalo artean. Bezperan oposizioko buru Jeremy Corbyn laboristak bere dimisioa eskatu zuen atentatu hauek poliziari egindako murrizketekin lotu ostean.

Kanal hauetan artxibatua: Londres  |  Giza eskubideak

Londres kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-12 | Xalba Ramirez
100 atxilotutik gora Londresko armen nazioarteko ferian

Bi urtean behin egiten den Nazioarteko Defentsa eta Segurtasun Hornikuntzen feriaren (DSEI) kontrako protesta astean 100 lagunetik gora atxilotu ditu Londresko poliziak. Armak bertara iristeko errepideak blokeatu nahi izan dituzten ekintzaile baketsuak izan dira atxilotuak.


2017-06-08 | Xalba Ramirez
Corbynek Blairren bidea deseginez piztu du ilusioa laborismo britainiarrean

Erresuma Batuko hauteskundeetan Theresa May-k aise irabaziko duela uste zuten arren, gora eta gora ari da alderdi laborista. Azken inkesta baten arabera, Jeremy Corbyn hiru puntuko aldean geratuko litzateke soilik.


2017-03-27 | Bostok photo
Amaierarik gabeko soka
MULTIMEDIA - erreportajea

ETAko kide izateagatik 24 urte eman zituen preso Antton Troitiñok. Zigorra osorik beteta 2011ko apirilean geratu zen aske. Kartzelatik atera berritan ihes egin zuen, Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina ezarri eta kartzela zigorra luzatuko zionaren beldur. 2012ko ekainean polizia britainiarrak Londonen atxilotu eta 16 hilabete eman zituen preso.

Londoneko Auzitegi Gorenak Antton Espainiara estraditatzea onartu zuen, baina Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Parot doktrina indarrik... [+]


Zigorra, kartzelatik gimnasiora

Londres, 1818. Sir William Cubitt britainiar ingeniariak aparatu bat asmatu zuen, eskailera zirkular jarrai moduko bat, presoak lekualdatu gabe ibili eta ibili zitezen.


Txinatarrak Londres erromatarrean

Londresko Museoko ikerlari talde batek II. mendeko hilerri zahar bateko 22 gizakiren arrastoak aztertu ditu eta, eskeletoen morfologiari erreparatuta, horietako bi asiarrak, ziurrenik txinatarrak, zirela ondorioztatu dute.


2016-09-07 | Lander Arbelaitz
London City aireportua blokatu dute hainbat orduz klima aldaketa eta arrazismoaren aurka

London City aireportua geratuta izan dute hainbat orduz astearte goizean, Black Live Matter UK taldeko bederatzi kidek. Beren buruak hegazkinen aireratze pistan kateatu eta kaosa eragin dute.


Norbere gorputzarekin gaizki sentiarazten duten iragarkiak debekatuko dituzte Londresen

Sadiq Khan alkateak azaldu duenez, erabakiak hiriko garraio publikoan izango du eragina. Iragarkiak kontrolatzeko komisioa sortzea eskatu du.


Eguneraketa berriak daude