Gipuzkoako zaborrak Errioxan amaitu dezake tratatu gabe

  • GHK-k Tuterara garraiatuko dituen 70.000 tona hondakinen %91 berriz mugituko dute, FCCk Arnedon duen zabortegi batean lurperatzeko, Sustrai Erakuntzak jakin duenez.


2016ko azaroaren 28an - 14:31

"Konfiantzazko iturrien" bidez Sustrai Erakuntzak jasotako informazioaren arabera, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eta Erriberako Mankomunitateak hitzartu dute “kanpoko zabortegi” batean lurperatzea Tuterako El Culebretera Gipuzkoatik urtean eramango dituzten 70.000 tona hondakinen gehiengoa, hasera batean FCCk Arnedon duen zabortegi pribatuan.

Hondakinak hiru zatitan bananduko dituzte El Culebreten: birziklagarriak, organikoa eta errefusa. Lehenengo zatia soilik hondakin guztien %9 izatea aurreikusi dute eta beste guztia –%56 materia organikoa inpropioekin eta %35 errefus inertea– 65 kilometrora dagoen Errioxako Erkidegoko Arnedo herrira eramango ditu FCC konpainiak, metanizazio edo konpost plantetatik pasa gabe zuzenean lurperatua izateko.

FCCren esku dago Arnedoko zabortegia eta berrikitan udal baimena lortu du hirugarren gune batekin zabortegia handitzeko; horretarako 660.000 euroko inbertsioa egingo du.

GHK-k Erriberako Mankomunitateari tonako 70 euro ordainduko dizkio hondakinak El Culebretera eramateagatik –urtean 5 milioi euro inguru–. Honek, berriz, FCCri tonako 46 euro ordainduko dizkio ostera hondakin horien %91 Arnedora eraman eta han lurperatzeko –urtean 3 milioi euro pasatxo–, Sustrai Erakuntzak jasotako informazioak dioenez.

Hortaz, Gipuzkoako hondakinek Errioxan amaituko dute, zati handiena den organikoari inolako tratamendurik eman gabe eta errefusaren %9 baino ez birziklatuta. Nolanahi ere, ez da baztertu behar kopuru hori txikiagoa izatea azkenean, datu publikoen arabera El Culebreten sartzen den errefus inertearen %1,12 baizik ez baita birziklatzen orain.

Ingurumen Baimenaren aldaketa “garrantzi gutxikoa”

El Culebretek ez luke izango gaitasunik Gipuzkoako 70.000 tona hondakinak tratatzeko, duela gutxi Compañia de las 3 erres elkarteak salatu duenez horretarako ingurumen baimenik ez duelako.

Horri lotuta, iturri honek dioenez, Erriberako Mankomunitatearen kudeatzaileak ondorioztatu du ingurumen baimenari egin behar zaion aldaketa “garrantzi gutxikoa” dela, Gipuzkoatik eramango diren hondakinen zati handiena ez delako “plantako beste sekzioetara pasako”, eta ez diolako "bilketa guneari eragingo, ezta instalazioak handitu beharko".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude