Gentrifikazioa, Bilboko Alde Zaharrera heltzen ari den mehatxua

  • Inbertsio taldeak Bilboko alde zaharreko pisuak erosteko iragarkiak jartzen hasi dira. Egun, Bilboko Udalak alokairu turistikora bideratutako 179 etxe ditu erregistratuta, baina astean dozena bat kontsulta jasotzen ditu horri buruz.

Bilboko alde zaharreko kaleartea.

2017ko apirilaren 10an - 10:57

Deia egunkariaren arabera, duela bi aste inbertsio taldeek iragarkiak jarri zituzten Zazpi Kaleko fatxadetan pisuak erosteko. 100.000 euro eskaintzen dituzte “eskura”, pisuak erosi eta turistentzako pisu bilakatzeko.

Bilbok bere izaera galdu eta alde zaharrak biztanle baina turista gehiago edukitzeari buruzko kezkaren gainean eztabaidatu zuten Bilboko Udalean. EH Bildu taldeak alde zaharraren gentrifikazioaren ikerketa bat egiteko eskatu zuen udalbatzan. Udalberri eta Goazen Bilbaok ere kezka hori partekatu zuten, eta ikerketa egitearen alde agertu ziren.

Asier Abaunza Hiri Planifikazioaren zinegotziak azaldu du gentrifikazio prozesuetan erosahalmen handiagoa duten pertsonek auzoko jendea kanporatzen dutela. Abaunzak esan du hori ez dela ari Bilbon ematen, baina aldi berean esan du Bilboko alde zaharreko errenta maila igo egin dela.

Zinegotziaren arabera, erosahalmen horren igoera "gaztetze" prozesu batekin doa lotuta. Esan du alde zaharrak pentsioetatik bizi diren biztanleria heldua zuela, baina erosahalmen altuko gazte langileak iritsi direla auzora, eta horrek igo duela errenta-maila.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude