Mas zigortzeko Konstituzio Epaitegia erreformatuko du urgentziaz PPk

  • "Ez du inork Kataluniako independentzia aldarrikatuko, orain Konstituzio Epaitegiak eskumenak izango ditu legea betetzen ez dutenak zigortzeko". Espainiako Kongresuko PPko bozeramaile Rafael Hernando, eta alderdi horrek Kataluniako hauteskundeetarako zerrendaburu aurkeztuko duen Xavier García Albiolek jakinarazi dute Konstituzio Epaitegiaren legearen erreforma proposatu dutela. "Amaitu dira txantxak", adierazi du Albiolek Generalitateko presidentea aipatuz.


2015eko irailaren 1ean - 13:11
"Amaitu da txantxa", adierazi du García Albiolek neurria aurkeztean Kongresuko erregistroan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gehiengo osoa duela baliatuz, senatua disolbatu aurretik atera nahi du PPk erreforma aurrera. PPren planen arabera, lege proposamena presazko prozeduraren bidez azkar tramitatuko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako plebiszitua
Eguneraketa berriak daude