argia.eus
INPRIMATU
Mas zigortzeko Konstituzio Epaitegia erreformatuko du urgentziaz PPk
  • "Ez du inork Kataluniako independentzia aldarrikatuko, orain Konstituzio Epaitegiak eskumenak izango ditu legea betetzen ez dutenak zigortzeko". Espainiako Kongresuko PPko bozeramaile Rafael Hernando, eta alderdi horrek Kataluniako hauteskundeetarako zerrendaburu aurkeztuko duen Xavier García Albiolek jakinarazi dute Konstituzio Epaitegiaren legearen erreforma proposatu dutela. "Amaitu dira txantxak", adierazi du Albiolek Generalitateko presidentea aipatuz.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2015eko irailaren 1
"Amaitu da txantxa", adierazi du GarcĂ­a Albiolek neurria aurkeztean Kongresuko erregistroan.

Gehiengo osoa duela baliatuz, senatua disolbatu aurretik atera nahi du PPk erreforma aurrera. PPren planen arabera, lege proposamena presazko prozeduraren bidez azkar tramitatuko dute.