Alternatibak sortzeko gazte mugimenduak martxan jarritako 'Eraikuntza lanetan gaude' prozesuaren baitan daude lanean. Ostiralean lanaren ildoko dinamikaren aurkezpenak egingo dituzte Bilbon eta Iruñean, eta mobilizatzera deitu dute apirilaren 30erako.
Langile prekarioak, langabetuak, praktiketan ezeren truk lan egiten duten ikasleak, lan merkatuak mespretxatzen dituen emakumeak, behin betiko kontratua izan arren behin behineko egoeran bizi direnak... Euskal Herriko gazte langileak antolatzen hasi dira alternatibak eraikiz prekarietateari aurre egiteko. Gazteen arazoei gazte ikuspegitik eman nahi diete erantzuna, eta indarrak batu eta bide berriak hasteko beharra ikusten dute.
Dinamika ez dute ezerezetik sortu. Abenduan ekin zion gazte mugimenduak alternatibak sortzeko prozesuari Eraikuntza lanetan ari gara lelopean. Lehen asanblada orokorra Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan egin zuten, eta bigarrena Usurbilen martxoaren 5ean. Gazte mugimenduko eremu desberdinetan jarduten duten ehunka gazte ari dira biltzen prozesuaren baitan, eta hamabi lan-ildotan banatuta ari dira bidea marrazten. Horietako bat da lanarena.
Gertutik jarraitzeko: Twiterreko @gaztelangileok erabiltzailea eta #a30mobilizatGU traola
APIRILAK 8: DINAMIKAREN AURKEZPENAK
Lanaren ildoan gorpuzten ari diren dinamika aurkeztuko dute ostiralean Iruñean eta Bilbon, 17:00etan eta 18:30ean hurrenez hurren. Borroka horretan interesa duen oro gonbidatu dute aurkezpenetara, zertan ari diren azalduko baitute.
APIRILAK 30: MOBILIZAZIO EGUNA
Maiatzaren 1eko borroka egunaren bueltan, gazte langileak mobilizatzera deitu dituzte auzo, herri, hiri zein eskualdeka. Aurrerako zabalduko dute informazio gehiago.
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]