Irratiarekin esnatu zara, galdera serioen aurrean Angel Oiarbide animoso, Radio Euskadin. Auzoko taberna hutsik aurkitu duzu igande goizean goiz: “Gaur ez duzu bezero askorik...”. Zerbitzariak erantzun dizu Gasteiz erdialdean badela nahikoa giro eta egun arraroa dela. “Ez da ba izango!”, pentsatu duzu. “Emakumeen lasterketa, Kaldearte kale antzerkia…”, zerrendatu dizkizu. Mihi puntan du beste zerbait. Esaldia zeuk osatu ordez nahiago duzu itxaron, “eta Gure Esku katea”. Ondo! Tabernako termometroa gainditu du.
Goizeko 10ak dira eta 200 eta 201 kilometroek huts xamar behar dute oraindik. Etxepeko kilometroak dira, legebiltzar aldamenekoak; gainezka egongo dira ordua ailegatzen denean. Aldiz, Murgia eta Gasteiz arteko kilometroetan hutsuneak zeudela eta abisua emana zuten. 2014an Lizarrustiko mendateko esperientzia ez zen samurra izan, ez bedi errepikatu. Autoan hurbildu zara Murgia bidea kuxkuxeatzera. Eguzki apartaren pean tipi-tapa errepide albotik familiak doaz haien kilometroaren bila. Zapi zuriak buruak estaltzen, haurrak koloretazko txanoekin, bizikletan petoekin antolakuntzakoak… eta Abetxuku sarrerako tabernatik Gorbea magalerako bidea hasi dute txistu eta danbolinaren pausuan berrehun bat lagunek, gazte andana. Ez du itxura txarrik izango kilometro zail horrek. Berriz Angel Oiarbide irratian, Hala Bedin, galdera animosoei serio erantzuten.
10:50. Andra Maria Zuriaren plazan tokia hartutakoak daude. Hiru aulkitan jarri eta solasean emakume helduak, pentsiodunak pankartarekin… baina eskuak lotu gabe daude, norbera bere artaldean. Are diziplina gutxiago aurkitu duzu Kutxi kalean. Koordinazio maila bat eskatzen du kateak: hutsuneak eta jende piloak ikusi eta urduri jartzen dira batzuk, aginduak apal-apal ematen dituzte besteek… noraeza konpartitzen dute gehienek. Lotsa ematen du ezezagunei begietara begiratzeak. Marta eta Gabirel ama-semeak toki bila dabiltza. “Non jarri ez dakigu”. Biek Gure Esku Dagoren kamiseta daramate, batak gorria besteak urdina eta zapi zuria biek. “Hasi katea osatzeeeen”, entzuten zaio bizikletan gora eta behera dabilen Anderren megafonoko ahotsari.
Garraxi taberna parean Andonik argi du analisia: “Bihar ez da ezer aldatuko, epe luzean dute efektua horrelakoek, politizatu gabeko jendea ere hurbiltzen dutelako”. Zer moduz ote dabiltza Murgia eta Abetxuku artean? Gabeziak non Joana han, eta telefonoaren bestaldetik grinez, “zer moduz? emozionatuta, Iñaki? katea ia eginda daukagu hemen, baina pixkat sosoa da hau, ahizpa eta biok irrintzika gabiltza baina ez da beste inor animatzen!”. Arrazionalak hor egoteko betebeharra sentitzen du, emozionalak gainera herri baten epika sentitzen du hatzetatik gora igotzen. Atzera Andra Maria zurira itzultzean Kutxik forma hartua du: Martak eta Gabirelek tokia aurkitu dute.
“Gure Esku Dago, aurrera!”, leloa oihukatzen ari dira batzuk doinu aski ezagunean. Ez du giroarekin bat egiten, pentsatu duzu. Celedonen balkoitik ikuspegia paregabea da: ondo lotuta daude zapiak, Mateo Morazatik ia legebiltzarreraino. Dantza talde batek Gure Esku Dagoren abestia alaitasunez darama Andra Maria plazaren punta batetik bestera. Olatuarena egiten dabiltza talde batzuk: zergatik jakin ez arren, oso dibertigarria egiten zaie, eta irribarreak kutsatzen ditu. Kalean paseoan dabiltzanei ere aurpegia argitzen zaie ikuskizun horrekin. Aldarrikapena distantziaz ikusten duenarengan oroitzapen polita sortzea da mobilizazio honen bertute handietako bat.
Kamerak legebiltzar atarira begira daude, Herritarron Ituna eskuz esku Aroarengana heldu den arte. Jone Amonarrizek eta Angel Oiarbidek, biek eman diote amaiera ekitaldiari telebista aurreko agerraldiarekin. Bitartean, antolakuntzakoek katebegiei: “Ibilbideko kilometroak bete ditugu. Zorionak!”, txalo beroa sortu dute, harrotasuna, poza eta konplizitatea. Hasierako lotsak eta errezeloak apaldu dira, eta piztu da sentimendu kolektiboaren txinparta.”Txoria txori” abestiaren letrak eta doinuak indarrez datoz Andra Maria plaza goitik behera. Eguzkiak goian segitzen du, eta kosta bazaio ere, negu luzea amaitze bidean dela dirudi.
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]
Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]
Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]
Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]
Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora, 300 gailurretatik igarota Euskal Herria eta Katalunia batuko dituen argi-lerro baten bidez herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dute Pirinioetako Bidea ekimenean.
Lehenik, gure errespetua eta begirunea adierazi nahi diegu Koldo Mitxelena berari eta haren senide eta gertukoei. Ez baitu atsegina izan behar, haren izena daraman kultur guneak horrelako kulturaren ikuspegi hertsi eta zentsuratzailearen gune bilakatuta ikustea.