Baltasar Garzon Audientzia Nazionaleko epailea Europako Kontseiluko Tortura Prebentziorako Batzordearen kide izendatu dute Espainiaren izenean. Hagako Nazioarteko Epaitegiko kide izatea ukatu ostean, Estrasburgoko PSOEko parlamentariek torturaren aurkako batzordean sartzeko proposatu zuten Garzon epailea.
Ministroen Kontseiluko 47 kideetatik 30ek babestu dute epaile espainiarra. Torturaren aurkako batzordea aditu independentez osatua dago eta atxilotuen baldintzak ikuskatzeaz arduratzen dira.
Aurrez, zenbait legelarik, Garzonek agindutako atxiloketetan egindako tortura salaketen aurrean epaileak azaldutako indiferentzia gogoratu izan dute.
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]
Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]
Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]
“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.