Atzo amaitu zen Hernani eta Urnietako hamar gazteen aurkako epaiketa. Lau absolbitu egin dituzte, eta gainerako seiak epaiaren zain daude. Pasa den ostiralean fiskaltzak bere ondorioak azaldu zituen: lau gazteren aurkako akusazioa erretiratu zuen, eta beste sei gazteentzako seina urteko kartzela zigorrak eskatu zituen.
Atzo defentsaren abokatuek sei gazte horientzako ere absoluzioa eskatu zuten. Gogorarazi zuten gazteek ez zutela polizia-deklarazioa Baltasar Garzon epailearen aurrean berretsi.
Polizia eta defentsaren lekukoek hartu zuten hitza aurreko astean. Poliziek jazarpenen, etxeetan eta zenbait lokaletan egindako miaketen eta inkomunikazio garaiaren inguruan hitz egin zuten. Baina ezin izan zuten ziurtatu gazteak kale borroka ekintzatan parte hartu dutenik, ezta Segiko kideak direnik ere. Defentsaren lekukoek auzipetuen errugabetasuna azpimarratu zuten.
Epaiketak iraun dituen bederatzi egunen ostean Angela Murillo epailea lehendakari duen epaimahaiak izango du azken hitza. Erabakiaren berri emateko epe zehatzik ez dago.
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]
Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]
Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]
“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.