argia.eus
INPRIMATU
Garzon Europako Kontseiluko Tortura Prebentziorako Batzordeko kide izendatua
  • Baltasar Garzon Audientzia Nazionaleko epailea Europako Kontseiluko Tortura Prebentziorako Batzordearen kide izendatu dute Espainiaren izenean. Hagako Nazioarteko Epaitegiko kide izatea ukatu ostean, Estrasburgoko PSOEko parlamentariek torturaren aurkako batzordean sartzeko proposatu zuten Garzon epailea.

2011ko uztailaren 07a
Baltasar Garzon epailea.

Ministroen Kontseiluko 47 kideetatik 30ek babestu dute epaile espainiarra. Torturaren aurkako batzordea aditu independentez osatua dago eta atxilotuen baldintzak ikuskatzeaz arduratzen dira.

Aurrez, zenbait legelarik, Garzonek agindutako atxiloketetan egindako tortura salaketen aurrean epaileak azaldutako indiferentzia gogoratu izan dute.