Garoñaren luzapena, Gobernuak sektoreari jarriko dizkion baldintza ekonomikoen menpe

  • Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresak, hura ustiatzen jarraitzeko eskaririk ez dio egin oraindik Espainiako Industria eta Energia Ministerioari, eskaria egiteko epea gaur amaituko den arren. Enpresak adierazi duenez, sektorearen araudiak sortzen duen "ziurgabetasuna" argitu bitartean, ez du luzapen eskaririk egingo. "Ziurgabetasun" horren atzean arrazoi ekonomikoak daude. Industria Ministerioak oraindik ez du jakinarazi nuklearren sektoreari zenbateko zergak jarriko dizkion, eta hori da Nuclenorri zalantzak sortzen dizkiona.


2012ko irailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Garoña ixteko eskatuko duen martxan parte hartzera deitu du Greenpeacek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nuclenor enpresa Endesa eta Iberdrola konpainia elektrikoek osatzen dute, parte-hartze berdinarekin. Enpresa horiek diotenez, zentralak "modu seguruan funtzionatzen jarraitzeko baldintza guztiak betetzen ditu", Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (IAEA) berretsi dutenez.

Aldiz, hainbat alderdi eta kolektibok hura ixteko eskatu dute. Greenpeace erakundearen arabera, esaterako, pasa den hilean Flandriako Doel 3 zentralean agertutako pitzadurek Garoñaren itxiera eskatzeko arrazoiak sendotzen dituzte. Zentral hura eraiki zuen enpresak (Herbehereetako Rotterdam Droogdok Maatshappij-ek) egin zituen Garoñako eta Cofrendeseko zentralen ontziak ere. Honen guztiaren harira, Greenpeacek igande honetan Barcina del Barco (Burgos) eta Garoñako zentralaren artean egingo den martxan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Zentrala ixteko eskatuko dute parte hartzaileek.

Bestalde, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak esan du, Doel 3ko gertaeren ostean, Garoñako zentrala ikuskatuko dutela, baina motiboak daude erakunde horren sinesgarritasuna zalantzan jartzeko, Mikel Garcia ARGIAko kazetariak bere blogean idatzitako artikulu honetan azaltzen duen moduan: Zergatik ez den sinesgarria Garoñaren etorkizuna erabakitzen duen Segurtasun Nuklearraren Kontseilua.

"Arrazoizkoa da Garoñako ontziaren segurtasuna zalantzan jartzea"

Greenpeacen antzeko terminoetan mintzo da Francisco Castejon fisikari nuklearra, Jon Rejado kazetariak Berria egunkarian egindako elkarrizketan. "Garoñak lehen zirkuituan korrosio arazo larriak ditu; Erreaktorearen ontziaren barruko upeltxoan pitzadurak daude, eta CSNk 2000. urtean hori konpontzeko neurriak hartzera behartu zuen jabea", dio Castejonek. "Kontrol barren tutuetan ere pitzadurak aurkitu dituzte. Ez dago argi akats horiek zerikusia duten fabrikazio arazoekin; baina agerikoa da: akats gehiago agertzeko arriskua areagotzen du".

Fisikariaren hitzetan, "Garoñako eta Doel 3ko erreaktoreen sistemak ezberdinak dira, baina horrek ez du esan nahi ontzia segurua dela ziurta daitekeenik. Kontrakoa esango nuke. Doel 3n agertu diren akatsak kalitate kontrolen erruz izan badira, arraroa litzateke kontrol horiek garaiaren arabera aldatzea. Pitzaduren arazoa da ezin dela jakin noiz agertuko diren". Zoriaren araberakoa dela dio: "Xaflak soldatzean jasandako tenperaturak eragiten du, nola soldatu den, nola hoztu, nola kendu duten tentsioa... Kontu horiek ezagututa ere, zaila litzateke esatea noiz ager daitezkeen pitzadurak. Baina arrazoizkoa da Garoñako ontziaren segurtasuna zalantzan jartzea, ez bakarrik korrosioagatik, baita arazo berri honengatik ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea “segurua eta gardena” izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


2021-05-05 | Arabako Alea
Garoña desegiteko prozesuan gardentasuna eta biziberritze plan bat eskatu du Eguzkik

Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.


2019-08-30 | ARGIA
2021ean hasiko dira Garoñako zentral nuklearra eraisten, Espainiako Gobernuak dioenez

2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.


Garoñako langileek jasotako irradiazio-mailan irregulartasunak atzeman dituzte azken ikuskapenean

Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]


2019-06-07 | | Arabako Alea
Aurreikusitakoa baino erradiazio gehiago jaso dute Garoñako langileek

Zentral nuklearraren eraispen lanen planifikazioan "gabeziak" daudela egiaztatu du CSNk, eta ohartarazi du egoera horregatik Nuclenorrek erradiazio arriskuen berrebaluazioak egin behar izan dituela. Jasotako erradiazio dosi kolektiboak zehazteaz gain, dosi indibidualak... [+]


2018-11-22 | Arabako Alea
Zesio-137a aurkitu dute Garoñako bi estoldatan

Kutsadura horren jatorria duela 33 urtera arte kontrolik gabe egondako aireztapen batean egon zitekeela uste du CSNk.


2018-04-23 | Arabako Alea
Lau milioi euro, Garoñan biltegi nuklearra egiteko

Garoñako zentralaren hondakin erradioaktiboen biltegia egiteko lau milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du Espainiako Gobernuak.


2018-01-26 | Arabako Alea
Udaberrirako amaituko dute Garoñako hondakinen lekualdaketa

Apirila eta maiatza artean bukatuko dute Garoñako aktibitate txikiko eta ertaineko hondakinen lekualdaketa, Enresak adierazi duenez.


2018-01-08 | Miren Osa Galdona
Garoñaren desegitea zenbakitan: 17.000 milioi euroko aurrekontua lanak 70 urte barru amaitzeko

Iazko uztailean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Garoña betiko itxiko zuela. Sei hilabete geroago ez dute aurrerapenik egin desegite prozesuan eta martxa honetan bide “luzea, neketsua eta garestia” izan daitekeela aurreikusten dute adituek. Bataz... [+]


2017-11-14 | Unai Brea
Garoñaren Kontrako Foroa: “Adi jarraituko dugu, hau ez da amaitu”

Garoñako zentral nuklearra ixtea erabaki eta gero, haren eraisketa prozesu luzea –hamabost urte inguru iraun dezake– hasi behar da orain. Zentralaren jabe den Nuclenorrek du ardura lehen fasean, eta Espainiako Estatuari dagokio gainerakoa. Prozesua... [+]


2017-10-18 | Juan Mari Arregi
Garoñak hor segitzen du

Gasteiztik 40 kilometrora dagoen Garoñako zentral zaharkituak, 42 urteren ondoren ez du energia nuklear gehiago sortuko, Espainiako Gobernuak ixteko erabakia hartu baitu.


Eguneraketa berriak daude