Garcia Justo euskal presoaren bikotekideak izandako istripua salatzeko protestak egiten ari da Etxerat

  • Dispertsio politikak zortzigarren istripua eragin duela salatu du Etxeratek. Asier Garcia Justo euskal presoaren bikotekideak irailaren 16an Badajozeko espetxera bidean zela izan zuen istripua. Elkarretaratzeetara deitu dute Hegoaldeko lau hiriburuetan.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko irailaren 19a

Astelehenean Iruñean egindako kontzentrazioaren ostean, Bilbon asteartean egingo dute 20:00etan, Arriaga Plazan. Donostian eta Gasteizen asteazkenerako deitu dituzte mobilizazioak.

Garcia Justo donostiarraren bikotekideak izan zuen ezbeharra asteburuan, eta istripuak nerbio-estutzea eragin dio lunbar zein zerbikaletan. Gainera, eskuineko besoan fisura muskularra eta saihets-hezurretan kolpe fuertea ditu.

Etxeratek agiri baten bidez azaldu duenez, "bere erraitik gidatzen ari zen momentuan, atzetik bi erraien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere autoa. Bere ardatzari hiru buelta eman ondoren, aurreko eskuineko gurpila lehertuta eta autoaren alde bat kaltetuak geratu ziren".

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Sakabanaketa  |  Donostia  |  Bilbo  |  Gasteiz  |  Iru˝ea

Sakabanaketa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-20 | Mikel Asurmendi
Presoen aldeko bizikleta martxa Mont-de-Marsango espetxetik abiatu da

Mont-de-Marsanetik abiatua da goizean euskal preso politikoen urrunketa salatzeko bizikleta martxa. Parte-hartzaileek Zaballako espetxeraino eginen dute bide astelehenera bitartean.


Marlaskak dio ez duela gerturatze eskaerarik jaso euskal preso politikoen aldetik

Fernando Grande Marlaska Espainiako Barne Ministroak adierazi du “kasuz kasu” aztertuko dela euskal preso politikoen gerturatzea Euskal Herriko kartzeletara, baina oraindik ez dela elkartu lanketa batzordea gerturatze horiek aztertzeko.


2018-07-08 | Lander Arbelaitz
Orain Presoak dinamika
"Salbuespen legedia alde batera utzi behar du Espainiako Estatuak"

Sara Majarenas (1980, Donostia) eta Felix Arrietarekin (1982, Donostia) bildu gara. Sarek bultza duen Orain Presoak dinamikan parte hartzen ari dira. Lehena preso ohia eta indarkeria matxistaren biktima, orain bi hilabete askatu dute; bigarrena, Deustuko unibertsitateko irakaslea da. Lau aldarrikapen zehatzen inguruan babesa bilatzen ari dira eta urriaren 20rako manifestazioa deitu dute Bilbon. Espainiako Estatutik aldaketaketor litezkeela sumatzen den egunetan mintzatu gara beraiekin.


Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: "Egia bakarra egia judiziala da"

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


2018-07-02 | ARGIA
Hegoaldeko sindikatu guztiak presoak hurbiltzearen alde azaldu dira

Eusko Legebiltzarrean ekainaren 13an eta Nafarroako Parlamentuan ekainaren 29an erdietsitako akordioen ondoren, Hego Euskal Herriko sindikatu guztiek espetxe politikaren aldaketa eta presoen hurbilketa eskatu dute.


2018-04-06 | ARGIA
Beste bi euskal preso gerturatu ditu Frantziako Estatuak

Arkaitz Agirregabiria eta Iurgi Garitagoitia euskal preso politikoak Lannemezango espetxera lekualdatu dituzte, Etxeratek jakinarazi duenez. Agirregabiria Fresnesen zegoen preso, 930 kilometrora, eta Garitagoitia Poissyko espetxean, 950 kilometrora.


2018-04-05 | Hala Bedi
Dispertsioak eragindako urteko hirugarren istripua salatu du Etxeratek hiriburuetan

Dispertsio politikak Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren senideen istripua eragin zuen Aste Santuan. Elkarretaratzeak egin ditu Etxerat Elkarteak hiriburuetan.


2018-03-28 | Axier Lopez
Beste "motxiladun haur" bat jaio da espetxean

Irati Etxebarria Zapirain jaio da Aranjuezeko kartzelan. Guraso biak preso ditu haur jaio-berriak eta momentuz amarekin dago etxetik 500 kilometrotara, Sare ekimenak jakitera eman duenez.


2018-03-11 | Saioa Baleztena
"Espetxeaz dugun irudia ez dator bat hango egunerokotasunarekin, askoz okerragoa da"

Kazetaria, dokumentalista eta antzezlea da Txell Bonet (Bartzelona, 1975). Ausardia eta borroka ditu bidelagun eta dioenez, artea salaketarako lanabes du. Duela lau hilabetetik, hamar hilabeteko semearekin batera, asteburuetan Soto del Real kartzela izaten du helmuga, bere bikotekide Jordi Cuixart matxinada eta sedizio delituak egotzita espetxeratuta baitute.


Xabier Rey euskal presoaren heriotza salatzeko mobilizazioak antolatu dituzte

Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa hil da Puerto de Santa Mariako (Cadiz, Espainia) espetxean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Hainbat eragilek mobilizazioak antolatu dituzte asteazkenean:


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude