Gabarra aterako dute Bilbon, indarkeria matxista azaleratzeko

  • Ostiralean, indarkeria matxistaren aurkako egunean, 140 emakumek Portugaletetik Bilboko Itsas Museorako bidea egingo dute, itsasadarretik, Txinbito gabarran. Egitasmoaren sustatzaile A Plataformaren helburuetako bat da “erakundeetatik bertatik genero-diskriminazioa eragiteko dauden mekanismo subliminalak” agerian uztea.


2016ko azaroaren 23an - 09:58
Bilbon lehorreratu ostean, deituta dagoen manifestazioraino joango dira gabarran helduko diren 140 emakumeak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Emakumeen lorpenak ez aitortzea ere “indarkeria estrukturala” dela diote kulturaren esparruan diharduten A plataformako kideek. Zentzu horretan, “lorpenak aitortzeko ikur bat delako” izango da abenduaren 25eko protagonista gabarra, gizonezkoen Athletic futbol taldearen ospakizunak gogoan. Hain justu, aurten zeresan franko eman du gabarrak, pasa den denboraldian Athletic-eko neskek Liga irabazi zuten arren, ospakizunen baitan itsasadarrean barrurako ibilaldia ez sartzea erabaki zuelako klubak.

“Historikoki emakumeok tiraka ibili gara, gizartearen pisu astuna arrastaka eramanez: indarkeria, desberdintasuna, ikusezintasuna, diskriminazioa eta abar”, dio kolektiboak, ekimenaren nondik norakoak jaso dituzten dossier zabalean. “Horregatik, 2016ko azaroaren 25ean gabarra sinboliko bat pleitatuko dugu: Txinbito. Eta hantxe joango gara, itsasadarretik, hainbat esparrutan (kirolean, kulturan, arlo sozialean...) garaile garen 140 emakume”.

“Berdintasunaren partidan, txartel gorria”

18:00etan abiatuko da gabarra Portugaleteko portutik (Kanilla pasealekua). 1.500 txartel gorri banatuko dituzte herritarren artean: “Batetik, A plataformaren egitekoa da berdintasun legeak betetzen diren ala ez aztertzea, hau da, arbitro gisa aritzen gara; bestetik, gabarra aukeratu dugu gure ekintzaren protagonista bezala. Bi gaiek futbola dakartenez gogora, metafora hau erabiliko dugu: Berdintasunaren partidan, txartel gorria. 18:30ak aldera helduko dira Bilboko Itsas Museora, eta handik indarkeria matxistaren kontrako manifestazioraino joango dira oinez.

Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna

Argazki oina

Euskal Herriko mugimendu feministak deituta, manifestazioak egingo dira hilaren 25ean Euskal Herriko txoko desberdinetan, Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean tartean, hauek guztiak arratsaldez.

Bestalde, azaroaren 25ari begira, Euskal Herriko Bilgune Feministak "Ikusi makusi, zer ikusi? Haurren kontrako indarkeria patriarkalik ez" kanpaina jarri du abian. Ekimen hori abiapuntu gisa hartuta, erreportajea plazaratu dugu aste honetako ARGIAn, Familia, isiltasun gotorleku izenburupean. Bilgune Feministako kide Saioa Iraolari eta biktimekin esku hartzen duen Eraikiz elkarteko Aitziber Bañuelosi egindako elkarrizketak aurkituko dituzue bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


92 urteko gizon bati kartzela zigorra ezarri diote, zaintzaileari sexu erasoak egiteagatik

Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]


20 urteko gazte bat atxilotu dute Beasainen, sexu erasoa egitea leporatuta

Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.


Adin txikiko bat taldean bortxatzea leporatuta hiru gizon ikertzen ari dira Arabar Errioxan

Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


2025-06-04 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ulertezina ulertzea

13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Baionako gizon bat epaitzen ari da Paueko Auzitegia, zortzi adin txikiko bortxatzea leporatuta

Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]


2025-05-21 | Onintza Enbeita
Arlette Apraiz. Militante feminista
“Beste Gernika bat da hau, herriak hasieratik sinistu zion sexu abusuen biktimari”

2023ko abenduan notizietara salto egin zuen Gernika-Lumok: bertako saskibaloi entrenatzailearen kontrako salaketa bat zegoen sexu eraso jarraituak egitearren. Sare Feministaren izenean, zurrunbilo mediatikoan murgildu zen Apraiz.


Gizon bati hamasei urteko kartzela zigorra ezarri diote alaba bortxatzeagatik eta tratu txarrak egiteagatik

Gipuzkoako auzitegi baten arabera 2016 eta 2018 urteen artean bost aldiz bortxatu eta beste hainbat sexu eraso zein tratu txar egin zizkion, neskak 12-14 urte zituenean. Gizonari hamasei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eta kalte ordainetan 50.107 euro ordaindu beharra... [+]


Eguneraketa berriak daude