Piztu Ezazu Argia 970x90

Fukushimako erradiazioa itsasoz Estatu Batuetara bost urte barru iritsiko da

2012-11-21
alde 0    kontra 0

2011ko martxoan itsasoratu ostean, handik bost edo sei urtera iritsi daiteke Fukushimako zentral nuklear hondatuaren erreaktoreek kutsatutako urak Estatu Batuetako mendebaldera, hango uren erradioaktibitatea bi halakotuz. Alemaniako Kiel hirian dagoen Geomar Itsas Ikasketetarako Helmholtz zentroko ikerlarien simulazioek hori erakutsi dute. Behean ikus dezakezue ikerlanaren emaitzekin osatutako simulazio biziduna:

Environmental Research Letters aldizkarian publikatu duten "Model simulations on the long-term dispersal of 137Cs released into the Pacific Ocean off Fukushima" ikerlanean Erik Behrens, Franziska U Schwarzkopf, Joke F Lübbecke and Claus W Böning ozeanografoek itsasoko uren zirkulazio modeloak erabili dituzte 2011ko martxoan aste luzez Fukushimako zentraletatik itsasoratutako ur kutsatuen mugimenduak simulatzeko.

Simulazioa: ur kutsatuaren hedadura 1. urtean, 2,5. urtean, 5. urtean eta 10.ean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Simulazioa: ur kutsatuaren hedadura 1. urtean, 2,5. urtean, 5. urtean eta 10.ean.

"Ez gara harritu nahasketa ikusteaz", adierazi du egileetakoa den Claus Böningek, "baina bai zein azkar gertatzen zen ohartuta. Kutsadura urte betean zabalduta egongo zen Itsas Bareko iparraldearen mendebalde osoan eta aurreikusten dugu bost urtetan iritsiko dela Estatu Batuetako mendebaldeko itsasertzera".

Böningek azpimaratu du, kutsadura itsaso zabalean diluitzearen poderioz, AEBetara iritsiko den erradiazio maila askoz apalagoa izango dela abiatzean Fukushiman zeukanaren aldean. "Hala ere, ezin dugu zuzen kalkulatu zein mailatan iritsiko den, ez dakigulako seguru Fukushiman zenbat isuri zen". Eta ororen buru, Kalifornia eta beste itsas hegietara iritsiko diren uren erradiazioa apalagoa izango omen da edateko uretan baimenduta dagoena baino. Kontsola bitez gure lagun kaliforniatarrak.

Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2432
 
azala2431

2433 zenbakia.
2014ko urriaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys