Feminismoari buruzko aldizkari euskalduna ostiralean martxan: Klitto!

  • Ostiralean abiaraziko dute Klitto! atari digitala, feminismoari buruzko lehen aldizkaria euskaraz.

Feminismoari ikusgarritasun eta irisgarritasun handiagoa eman nahi diote Klitto! proiektuaren sustatzaileek (irudia: klitto.com)

2015eko ekainaren 25ean - 16:23
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herriko mugimendu feminista indartsu dago azken urteetan, Klitto!ren bultzatzaileen arabera. "Egunetik egunera geroz eta eragin eta zabalkunde handiagoa lortzen ari da".

Proiektuko kideek, ordea, feminismoaren inguruko gaiak euskaraz lantzen dituen gune espezializatu baten falta sumatu zuten. Eta hutsune hori betetzeko helburuarekin sortu dute Klitto! proiektua.

Feminismoari ikusgarritasun eta irisgarritasun handiagoa eman nahi diote sustatzaileek webgunearekin. Kolaboratzaile lanetarako jende ugarirekin harremanetan badaude ere, lehen astean Kattalin Miner, Josebe Iturrioz, Danele Sarriugarte edota Ane Labakaren parte-hartzea izango dute. 

Informazio gehiagorako www.klitto.com 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude