Euskararen inguruko jarrerak aldatzeko egitasmoa aurkeztuko du gaur Jaurlaritzak

  • Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Jokin Azkue Euskara Sustatzeko zuzendariak "eta txipa aldatuko bagenu"? egitasmoa aurkeztuko dute 10:30etan Donostiako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan (Andia 13).


2015eko otsailaren 12an - 06:45
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

"eta txipa aldatuko bagenu?" izenburua darama egitasmo berriak. Euskararen inguruko aurreiritziak eta jarrerak lantzeko umorea erabiltzea izango du gako eta www.aldatutxipa.eus webgunea erraminta. Euskal hiztunei ohikoak zaizkien egoerak planteatuko dira bertan, gogoeta bultza eta uste ustelak astintzeko.

Hemen duzu aurkezpena zuzenean jarraitzeko helbidea (10:30etan hasita).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude