Euskara planen aurka hasi da orain Urquijo

  • Altzoko Udalaren Euskara Plana salatu du Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urquijok eta ez du onartu udalak plana euskaraz bidaltzea. Lehen aldia da Urquijok salaketa jartzen duena euskara plana euskaraz egiteagatik.


2015eko martxoaren 27an - 12:34
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Plana ere salatu zuen Urquijok. (Argazkia: carlosurquijoblog.wordpress.com).

UEMAk adierazi duenez udalerri asko egon litezke Altzoren egoera berean Espainiako Gobernuaren ordezkariak horrelako kasuak salatzeari ekinez gero. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Plana ere salatu zuen Urquijok euskara lehenesteagatik.

Akten aferan Urquijok arrazoirik ez duela esan berri du epaitegiak

Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako hirugarren epaitegiak ebatzi berri du legezkoa dela udal aktak Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzara euskaraz bidaltzea, Irurako Udalari arrazoia emanez. UEMAko kide diren 40 udalerrik baino gehiagok errekerimenduak edo helegiteak jaso dituzte hizkuntza irizpideak, erabilera planak edota aktak direla tarteko


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


2024-05-10 | ARGIA
Euskarazko haur eskolak aldarrikatuko dituzte Iruñean maiatzaren 16ko manifestazioan

Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]


2024-05-09 | Hala Bedi
Gasteiz Antzokia babesteko plataforma sortu dute

Gasteiz Antzokia "lehenbailehen" martxan jartzeko eskatu dio udalari Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformak, eta Lazarraga elkartearentzat zein euskalgintzarentzat "errespetua" galdegin dute.


Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


Eguneraketa berriak daude