Altzoko Udalaren Euskara Plana salatu du Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urquijok eta ez du onartu udalak plana euskaraz bidaltzea. Lehen aldia da Urquijok salaketa jartzen duena euskara plana euskaraz egiteagatik.
UEMAk adierazi duenez udalerri asko egon litezke Altzoren egoera berean Espainiako Gobernuaren ordezkariak horrelako kasuak salatzeari ekinez gero. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Plana ere salatu zuen Urquijok euskara lehenesteagatik.
Akten aferan Urquijok arrazoirik ez duela esan berri du epaitegiak
Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako hirugarren epaitegiak ebatzi berri du legezkoa dela udal aktak Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzara euskaraz bidaltzea, Irurako Udalari arrazoia emanez. UEMAko kide diren 40 udalerrik baino gehiagok errekerimenduak edo helegiteak jaso dituzte hizkuntza irizpideak, erabilera planak edota aktak direla tarteko