Euskal kanta eta literaturaz, umoretsu eta kantari, Mikel Martinez eta Patxo Telleria

  • Lutxo Egia idazleak aurkeztu eta zuzenduko du gaur, hilak 19, Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan, Eztabaidak Literaturarekin zikloaren baitan, 19:30ean hasiko den solasaldia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 19an - 11:50
Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak kanta eta literatura dute ardatz. (Arg.: tartean.com) Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak kanta eta literatura dute ardatz. (Arg.: tartean.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mikel Martinez eta Patxo Telleria euskal literaturaz eta musikaz mintzatuko dira bertan. Aktore bikote ezagunak urteak daramatza euskara sustatzen eta bultzatzen euren antzezlanen bitartez. Euskal musikaren benetako istorioa antzezlanarekin berriro ere agertokietan dagoen Ez dok hiru egitasmoak Euskal Herriko musika imajinarioaren azterketa ironikoa, absurdoa eta dibertigarria egiten du. Antzezlana euskal musikari buruzkoa da, musika tradizionalari eta joan den mendearen 60ko hamarkadatik aurrera sortu ziren eta gure musika ondarearen parte bilakatu diren abestiei buruzkoa, hain zuzen ere.

Ez dok hiru izango da agertokian sketch komikoetako batzuk berreskuratzeko aitzakia eta, batez ere, euskal musikak eta literaturak –eta bien arteko fusioak– eman dituzten egile handietako batzuen letrak eta poema musikatuak aztertzeko, Laboa, Lete, Gabriel Aresti, Atxaga, Oskorri edo Ruper Ordorika, besteak beste.

Ekitaldia 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librea izango du leku guztiak bete arte eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Irrintzi bat ezpataren aurrean

Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.

------------------------------------------------------------------

50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude