Europari buruzko zalantzak argitzeko jardunaldiak Bilbon

  • Martxoaren 27tik apirilaren 5era bitartean Europa erronka? jardunaldiak egingo dira Bilbon, Gite-Ipes elkarteak antolaturik, eta ARGIAren parte hartzeaz. Europaren geroaz arituko dira parte hartzaileak, mundu zabalean jokatzen duen rolaz batetik, eta Euskal Herrian duen eraginaz bestetik.


2014ko martxoaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Maiatzaren hondarrean bozetara deituak izango gara, eta hauteskunde kanpainaren zirimolak lagunduko ez duenez, Europaren gainean dugun ezagutza eta hausnarketa gabezia ase nahiko genuke".
"Krisi testuinguru honetan, Europar Batasunaren oraina eta geroaren gaineko zalantza piztu da; euroaren geroaz, erritmo ezberdinetako Europez, Troikaren dinamizazioaz, hegoaldeko herrialdeez, erreskateez... ari gara etengabe", diote antolatzaileek. "Elementu horiekin egiten dugu topo tokiko irakurketa politiko eta ekonomikoak egiten ditugunean eta ezinbestekoak dira burujabetza prozesuetan dauden herrialdeen geroa marrazterako orduan. Zer esanik ez, Europan sozialismoa eraikitzeko bideez aritzen garenean".
 
"Maiatzaren hondarrean bozetara deituak izango gara, eta hauteskunde kanpainaren zirimolak lagunduko ez duenez, Europaren gainean dugun ezagutza eta hausnarketa gabezia ase nahiko genuke".
 
Hona egitaraua:

EUROPA MUNDUAN

Europa munduko joko zelaian kokatuko dute "termino globaletan", "inperialistetan", Europar Batasunaren estrategia ekonomiko zein politikoa argitze aldera.

Hitzaldia: martxoak 27 – 19:00 – Zirika! lokalean - gazteleraz

Iñaki Gil de San Vicente – La evolución del marco territorial europeo al servicio del capital

Mahai ingurua: martxoak 29 – 10:00 – La Bolsa eraikinean– euskaraz

Joseba Felix Tobar-Arbuluk, Txente Rekondok eta Unai Vazquezek hartuko dute parte. Moderatzailea Unai Brea ARGIAko kazetaria izango da.

EUROPA EUSKAL HERRIAN

Europak Euskal Herrian zer eragin duen eztabaidatuko dute. EBren politiken nondik norakoak ezagutu eta haien ondorioak aztertuko dituzte sektore zehatzetan: lehen sektorea, hezkuntza, emakumea, justizia, gazteria, bazterketa...

Hitzaldia: apirilak 3 – 19:00 – Zirika! lokalean - gazteleraz

Nekane Jurado – Mujeres y pobreza ante Europa

Mahai ingurua: apirilak 5 – 10:00 – La Bolsa eraikinean– euskaraz

Esti Redondo, Karmelo Landa eta Xabier Lasa izango dira hizlariak. Moderatzaile lanak Hamaika Telebistako Nagore Uriartek egingo ditu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europar Batasuna
Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Europak 15.000 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Google multinazionalei

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.


2024-09-10 | Axier Lopez
Ikasturte berrian ere, gerra ate joka

Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.


Akademikoek Europar Batasunari:
“Narratiba berriak behar ditugu elikadura sistema aldatzeko”

2020an elikadura burujabetzaren aldeko akademiko batzuek adierazpen bat egin zioten Europar Batasunari: Itun Berdearen erdigunean dagoen hazkunde ekonomiko “berdearen” paradigmatik haratago joateko eskatu zioten. 

EBko erakundeek nekazarien kezka batzuei soilik... [+]


NATOk armak oparituko dizkio bere buruari, eta klima kutsadura denori

Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]


Europan gero eta eskuinago, trantsizio ekologikoan gero eta atzerago

Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago nabarituko dugu trantsizio ekosozialari lotutako erabakietan ebidentzia zientifikoek... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


2024-07-09 | Mikel Aramendi
Hungariako lehen ministro Viktor Orbanek badarabil plan zehatzen bat buruan

Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.


Europar Batasuna norabiderik gabe

Amaitu berriak ditugu Europar Batasuneko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta ezer gutxi jakin dugu hautagaiek datozen bost urteetarako dituzten asmoei buruz, gauza orokorrak ez badira. Izan ere, esan digute eskuin muturra datorrela, eta egia da, baina horrezaz gain, oso gutxi,... [+]


CRMA legea: mineralen eta metalen horniketa bermatzera datorren lege fidagaitz hori

Europa mailako Critical Raw Materials Act edo Lehengai Kritikoei buruzko Legea  indarrean sartu berri da. Klima larrialdiaren testuinguruan energia berriztagarriak garatzeko, mineralen eta metalen horniketa "seguru eta iraunkorra" bermatzera datorren legea izan... [+]


Eragin esferak eta soberania

Europako Parlamentuko hauteskunde kanpainan geundela, Iñaki Galdosek Berria-n artikulu interesgarria idatzi zuen azalduz EH Bilduk iragarri zuela Hego Euskal Herriak 1986ko erreferendumean NATOri emaniko ezetza defendatuko zuela Europan. Ondoren, Galdosek herrialde... [+]


2030erako lur eta itsas eremuak %20 lehengoratzeko araudia onartu du Europar Kontseiluak

Astelehenean onetsi du Europar Kontseiluak Natura Lehengoratzeko Legea, hiru hilabeteko blokeoaren ondoren. "Mugarri gako bat da kontinenteko ekosistemen babeserako eta berreskurapenerako", esan dute hainbat elkarte ekologistek, besteak beste, BirdLife Europe,... [+]


Eguneraketa berriak daude