Martxoaren 27tik apirilaren 5era bitartean Europa erronka? jardunaldiak egingo dira Bilbon, Gite-Ipes elkarteak antolaturik, eta ARGIAren parte hartzeaz. Europaren geroaz arituko dira parte hartzaileak, mundu zabalean jokatzen duen rolaz batetik, eta Euskal Herrian duen eraginaz bestetik.
EUROPA MUNDUAN
Europa munduko joko zelaian kokatuko dute "termino globaletan", "inperialistetan", Europar Batasunaren estrategia ekonomiko zein politikoa argitze aldera.
Hitzaldia: martxoak 27 – 19:00 – Zirika! lokalean - gazteleraz
Iñaki Gil de San Vicente – La evolución del marco territorial europeo al servicio del capital
Mahai ingurua: martxoak 29 – 10:00 – La Bolsa eraikinean– euskaraz
Joseba Felix Tobar-Arbuluk, Txente Rekondok eta Unai Vazquezek hartuko dute parte. Moderatzailea Unai Brea ARGIAko kazetaria izango da.
EUROPA EUSKAL HERRIAN
Europak Euskal Herrian zer eragin duen eztabaidatuko dute. EBren politiken nondik norakoak ezagutu eta haien ondorioak aztertuko dituzte sektore zehatzetan: lehen sektorea, hezkuntza, emakumea, justizia, gazteria, bazterketa...
Hitzaldia: apirilak 3 – 19:00 – Zirika! lokalean - gazteleraz
Nekane Jurado – Mujeres y pobreza ante Europa
Mahai ingurua: apirilak 5 – 10:00 – La Bolsa eraikinean– euskaraz
Esti Redondo, Karmelo Landa eta Xabier Lasa izango dira hizlariak. Moderatzaile lanak Hamaika Telebistako Nagore Uriartek egingo ditu.