Europako Batzordea ingurumen arloan atzeraka, ekologistek kritikatu dutenez

  • Europar Batasuneko hamar elkarte ekologista nagusiek gogor kritikatu dute Europako Batzordeak asteartean adostutako 2015erako lan-plangintza. Agiri bateratu batean adierazi dutenez, Batzordeak atzerapauso nabarmena egin du airearen kalitateari eta hondakinen birziklatzeari dagokienez.


2014ko abenduaren 17an - 08:39
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jean Claude Juncker, Europako Batzordeko presidentea. (Arg.: Xinhua)

Europako Batzordeak erabaki du aurreko Batzordeak abiarazi eta garatzeke zeuden 80 ekimen legegile kentzea edo atzeratzea. Argudiatu dutenez, proposamen horietako batzuk zaharkituta daude, edo, zenbait kasutan, oso zaila izango da estatuen adostasuna lortzea.

Ekologistek atsekabez hartu dute albistea. Haien iritziz, hartutako erabakiarekin ingurumena eta jasangarritasuna lan-plangintzatik at utzi ditu EBk. Batez ere ekonomia zirkularraren neurri-sorta bertan behera uztea eta airearen kalitateari buruzko plan berriaren lausotasuna kritikatu dute.

Hondakinetako baliabideak aprobetxatzeko proposamena, ezabatuta

Ekonomia zirkularraren asmoa zen materialen zikloak guztiz ixtea, hondakinetan geratzen diren baliabideak ekoizpen-prozesuetan berriro sartuz. Batzordeak berak kalkulatua zuen neurri-sorta hori aplikatuz 630.000 milioi euro aurrez zitezkeela urtero eta 180.000 lanpostu sor zitezkeela.

Gainera, 2030erako birziklatze helburu handinahiak zituen proposamenak, besteak beste elikagaietatik eratorritako hondakinak %30 gutxitzea.

Europako Batzordeak hartutako erabakia antidemokratikotzat jo dute ekologistek, Europako Kontseiluko Ingurumen Batzordearen azken bileran 28 estatu kideetatik 23k ekonomia zirkularraren neurri-sorta mantentzearen alde bozkatu baitzuten. Hori horrela, ez zaie sinesgarria iruditzen 2015 amaieran proposamen handinahiago bat aurkezteko Europako Batzordeak egindako promesa.    

Airearen kalitatea hobetzeko neurriez zalantzak

Elkarte ekologistek salatu dute, halaber, Batzordeak jarrera lausoa duela airearen kalitatea hobetzeko neurriekiko: “Baliteke bertan behera uzteko asmoa izatea, hala aitortu ez arren”.

Aurten bertan argitaratutako txosten bik gogorarazten dutenez, aire kutsatuak 450.000 heriotza goiztiar eragiten ditu urtero Europan, eta industriak eragindako kutsadurak 190.000 milioi euroko gastua eragiten du. Aurreko Batzordeak proposatutako neurrien bidez urtero 58.000 heriotza saihestuko liratekeela uste da.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


2024-04-18 | Estitxu Eizagirre
Gorka Torre
"40 landare mota ditugu oihan baratzean, urte osoan bertatik jateko eta tresna xinpleekin lantzeko"

Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude