Etxetik bota ondoren ospitalera eraman behar izan dute 84 urteko Patxi Zubiarre Donostian

  • Ohatilan atera dute Patxi Zubiaurre 40 urtez bere etxea izan den lekutik. Asteazken goizean kaleratu du Abacredit mailegu enpresak, 2014ko maiatzean ezin izan baitzion 104.000 euroko hipotekari aurre egin.

Zubiaurre ohatilan atera dute etxetik. (Argazkia: Stop Desahucios Gipuzkoa)

2017ko abenduaren 13an - 12:32

Asteazken goizerako kontzentrazio baten berri zabaldu  bazen ere, Etxe Kaleratzeak Stop! mugimenduak azkenean bertan behera utzi zuen deialdia, Zubiaurrek berak hala eskatuta.

"Gaur Patxi etxetik bota dute, eta berarekin batera, gu denon parte bat bota dute etxetik", adierazi du Etxe Kaleratzeak Stop! mugimenduak. "Bere borondatea errespetatu dugu eta ez dugu kontzentraziorik edo hedabiderik deitu bere atarian, baina bere bizitza luzeko une zail honetan ondoan egon nahi izan dugu".

Gaur egun jendea etxeetatik botatzen jarraitzen dutela salatu dute. "Adineko jendea ere bai, Patxi bezala, 84 urteko donostiarra, maileguetxe baten tranpan erori zena".

%19,5ko interesdun 100.000 euro inguruko hipoteka zuen, eta hura ezin ordaindurik enkantean galdu zuen etxea. Haren jabetza Abacredit mailegu-enpresak bereganatu eta Zubiaurre kaleratzeko eskatu zion epaitegiari. Hilabeteetan negoziatzen saiatu arren, Abacreditek ez du onartu Zubiaurre hil bitartean mailegu soziala

Rosa García Etxe Kaleratzeak Stop! plataformako kideak azaldu zuenez, Abacreditek ez zuen onartu Zubiaurre hil bitartean 200 euroko alokairu soziala, alarguntza-pentsioagatik jasotzen dituen 719 euroen %30 gutxi gora behera.

"Zerbait gaizki ari gara epaitegietan lukurrerian ibiltzen dena zigorrik gabe utzi eta babesgabea zigorrik okerrenera kondenatzen denean: etxegabetzea. Gaurko kasuan ospitalera eraman behar izan dute zuzenean. Gaur lapurrek irabazi dute".

"Etxegabetzeak Stop plataformari, Donostiako udaleko zerbitzu sozialen bitartekaritzari eta talde politiko, sindikatu, koalizio, elkarte, talde ekintzaile eta komunikabideetako ordezkarien laguntzari esker Patxirentzat bizitzeko irteera bat lortu dugu, zaintza eta bizi baldintza hobeetan. Zapore garratzeko garaipena da hau: indarra eta osasuna Patxirentzat, gaur inoiz baino gehiago beharko du eta", adierazi dute plataformatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude