Etxegabe bati eginiko erasoa salatu dute 200 bat lagunek Bilbon

  • Hiru gaztek etxegabe bati eginiko erasoa salatu dute 200 bat lagunek Bilbon. Beste Bi plataformak hainbat eskari luzatu dio Bilboko Udalari: gaitzespen mezu zuzen eta sendoa zabal dezala, akusazio partikular bezala bere burua aurkez dezala eta pertsona ahulenen eskubide eta duinatasuna defenda dezala. 

Argazkia: Ecuador Etxea
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 16an - 15:32
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Doña Casildaren parkean lo egin ohi duen pertsona bat jipoitu eta iturrira bota zuten hiru gaztek joan den ostiralean. Ertzaintzak hirurak atxilotu zituen. Etxegabea ospitalean artatu zuten. Hasiera batean salaketa jartzeari uko egin bazion ere, hainbat erakundetako ordezkarik animatuta, salaketa aurkeztu du.

Atzokoa erasoa gaitzesteko elkarretaratzea izan zen. Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei laguntzen dieten taldeek osatzen duten Beste Bi plataformak deitutakoa. 200 bat lagun batu ziren Sendejako estalpeetan. Batzuk etxegabeak, besteak etxegabeekin lan egiten dutenak, baita ekimenarekin bat egin zuten bilbotarrak ere. Gertatuaren aurreanb, erabateko gaitzespena adieraztea zuten xede. "Ezin ditugu onartu horrelako erasoak, ez Bilbon ez beste inon", adierazi zuten Beste Bi plataformako lagunek. "Eta horrelako erasoek ezin dute zigorgabe geratu", erantsi zuten. 

Hori horrela, Bilboko Udalari erantzun irmoa adierazteko eskatu diote: gaitzespen mezu zuzen eta sendoa zabal dezala, akusazio partikular bezala bere burua aurkez dezala eta pertsona ahulenen eskubide eta duinatasuna defenda dezala. 

"Gizarte kohesionatu bat lortzeko bidean onartezinak diren ekintza batzuen aurrean", Udalak akusazio partikular bezala aurkezteko eskariarekin bat egin du EH Bildu koalizioak.

Aporofobia kasuak ez dira ohikoak gure artean Beste Bi plataformako kideek azaldu dutenez. Estatu mailan, aldiz, gora egin dute aporofobia erasoek. Hirutik etxegabe bat iraindua izan da eta bostetik bat fisikoki erasotua. Normalki, parrandan ibili ohi diren 18 eta 35 urte bitarteko gizonak izaten dira erasogileak. 

Bilboko kaleetan 210 lagunek egiten dute lo, duela bi urte 100 bat ziren.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bazterkeria
Espazio publikoan gatazka ikusezin bihurtzeko hiru hamarkadako prozesua

Kalea bilakatu da espazio publiko. Ezarri zaio ordena diseinuaren, arauen eta zaintzaren bitartez. Higienismo garaikidea aztertu dugu Bilboko errealitatea ardatz hartuta.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Arrazakeriaren eta pobreziaren aurrean “ardura” hartu eta erreminta berriak garatzera deitu du Gasteiz Anitzak

Dozenaka eragilek babestutako agerraldi jendetsuan, kezka agertu du auzoetan mezu xenofobo eta baztertzaileak indartzen ari direlako herritarren artean. Herrigintzak “zailtasun eta erreminta falta handia” duela uste dute, baina gatazkei elkartasunetik eta saretuz... [+]


2025-04-30 | Jone Arruabarrena
Loueila Sid Ahmed Ndiaye:
"Atzerritarren Legearen erreformak asiloari uko egitera behartuko ditu pertsona zaurgarrienak, erregularizatu ahal izateko”

Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]


Iruñeko Paris 365 jantokia
Familia bat, aurrera egiten jarraitzeko

Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


ANALISIA
Lanbide eta kriminalizazioaren jatorria

Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]


Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Haritu: “Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean”

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean “hesi lotsagarriak” jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Eguneraketa berriak daude