Haritu: “Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean”

  • Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen dituzte hoteletan egonaldiak egiteko, baina hori ez dela bidea uste dute: "Onartezina da sei hilabete ematea familia batek hotel batean. Hori ez da bizitza duin bat izateko tokia", azaldu du. 


2024ko apirilaren 17an - 07:09
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Etxegabeak ostatuetan hartzeko programa kritikatu dute Iruñeko etxebizitza sindikatuek. Etxerik ez dutenei eskainitako alternatiba horiek "ogi apurrak" direla salatu dute Harituk eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Ostaletako logelak eskaintzen dizkiete, baina badira familiak sei hilabete daramatzatenak halakoetan bizitzen", kritikatu du Martin Zamarbide Haritu taldeko kideak. 

EH Bilduk Iruñeko aginte makila abenduaren amaieran hartu ostean, Joseba Asiron alkateak lehentasun jarri zuen etxerik gabekoei arreta ematea. Ordutik, baliabideak bikoiztu egin dituzte. Aterpetxeetako eskaintza handitu dute eta gaua pasatzeko hostal eta hoteletako zenbatekoa ere gehiago da orain. Arazoak irtenbide integrala behar duela ere badakite eta lanketa horretan ari dira. Bada, joan den ostiralean Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak agerraldia egin zuen bide hori kritikatzeko. Iruñean 5.000 etxebizitza huts daudela adierazi dute eta horiek herritarren eskura jarri beharko liratekeela: "Etxebizitzak negozio izateari utzi eta eskubide izaten hasteko bideari eutsi behar zaio", aldarrikatu du Zamarbidek. 

Asteazkenean epaiketa

Bost lagunek epaiketa izan dute asteazkenetik aurrera Iruñeko Bloke Sozialistako etxegabetzeei lotuta. Bloke hori azaroan hustu zuen Poliziak orduko Iruñeko Udalaren aginduz. Han zirenei elkartasuna adieraztera joan ziren bost pertsona salatu zituen UPNk eta salaketak mantentzea erabaki dute EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekinek. Elkartasuna kriminalizatzen aritzea leporatu diete Etxebizitza sindikatutik. Asteazkenean Iruñeko Epaitegian hasiko den epaiketa salatzeko eta epaituei babesa adierazteko ordu batean elkarretaratzea eginen dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bazterkeria
Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean “hesi lotsagarriak” jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Manu Agirre. Ume itsuekin akordatzen?
“Gu ez gara Euskal Herri politiko eta instituzionalean bizi”

Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]


Unibertsitateko ikasleak, bazterkeria arriskuan dauden haurren bidelagun

Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]


2022-10-17 | Lide Iraola
Galtzak janzteagatik Basauriko sokatira txapelketatik kanpo utzi dutela salatu du emakume batek

Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.


Magdalena Piñeyro. Lodi matxinoa
“Ardura indibidualetik atera behar dugu, eta lodifobia arlo kolektiboan kokatu”

2013an, Magdalena Piñeyrok Stop Gordofobia (Stop Lodifobia) ataria sortu zuen beste kide batekin batera: garai hartan, jende gutxik zekien zapalkuntza horri buruzko ezer. Plataformak lan handia egin zuen terminoa Espainiako Estatuan zabaltzeko, eta, hamar urte geroago,... [+]


Andrea Momoitio. Memoria historiko feminista
“Putentzat eta eroentzat ez da demokraziarik izan”

1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]


Jennifer Alonso, lan orientatzailea
“Inklusioa lantzeko bide asko dituzte enpresek, aukerak eta denbora besterik ez dira behar”

Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]


Argindarra moztu dio Elizari lotutako Berakah programak familia pobretu bati Gasteizen

Hamar egun daramatza familiak argindarrik gabe, estatu mailan indarrean dagoen moratoria urratuz, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Berakahren antzeko jarrerak “ohikoak” direla ziurtatu dute.


2021-12-24 | David Bou
Sua ilunpean

Shaky, Violeta, Arsalan eta Zhara ziren. Bikotea eta 3 eta 4 hilabeteko haien seme-alabek osatutako familia. Beste lau pertsonekin batera bizi ziren Bartzelonako Tetuan plazan okupatutako etxabe batean. Banku baten egoitza izan zen espazioa, hark itxi eta deslai utzi zuen arte... [+]


“Eskola partikularrek klase arrakala handitzen dute”

Ikasleen erdiak arrunki jasotzen ditu eskolaz kanpoko klase partikularrak, eta hirutik bi noizbait joan da partikularretara. Ikasle Abertzaleek egindako galdetegien emaitza da, baina klase hauek “ez dira ikasteko borondaterik ez duten ikasle alferren errefortzurako... [+]


2021-10-25 | ARGIA
“Justizia” eskatu dute Elhadji Ndiayeren heriotzaren bosgarren urteurrenean

Africa United elkarteak prentsaurrekoa eman du Espainiako Poliziak atxilotu zuen toki berean. Estatuak gertatua “isilarazi” nahi duela eta Ndiayeren familiak ez duela inolako kalte ordainik jaso salatu dute.


Artolazabal sailburuak ez du azalpenik emango Koldo Arribillaga etxegabetuaren heriotzaz

EAJko eta PSEko parlamentariek atea itxi diote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azalpenak emateko ekimenari. Koldo Arribillagari Osakidetzak ebakuntza egitea ukatu zion etxebizitzarik ez zuelako, bizi zen amaren etxetik kaleratua... [+]


Eguneraketa berriak daude