Eta Frantzisko Aita Santuari Arantzazuko gazta pare bat oparituko bagenizkio?

  • Frantziskotarren Arantzazuko artaldea, gaztandegia eta Artzain Eskola abiapuntu izan daitezke Euskal Herriak bere elikagaien etorkizunerako derrigorrezko izango duen mezu sozialari heltzeko. Abiapuntua hori izan liteke, eta ibilbidearen amaiera, nork daki non egon litekeen.

     


2016ko maiatzaren 23an - 08:23
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Frantzisko Aita Santua izan da azken urte hauetan elikagaiei aurpegia jartzea aldarrikatu duen liderretariko bat; beste batzuk ere egon dira, Lula da Silva esaterako, baina, tira, ez dira asko izan. Hemengo politikariek ere maiz hitz egin dute pertsonen aurpegiari eta begiei buruz; baina, pertsona horiek jaten dituzten elikagaien ekoizleek, nonbait, ez dute, ez aurpegirik, ez begirik eta, dirudienez, poltsikorik ez ere.

Elikagaien merkatuek ez dute bihotzik. Arrazoi horrengatik, oraindik ere pertsonak gosez hiltzen dira munduan XXI. mendean; eta arrazoi berarengatik distribuzio handiak salmenta tokiak irekiz doaz edonon, ekonomia eta finantza munduarentzat “produktu” berri bilakatu direlako elikagaiak, beste negozio handi bat.

Norbaitek pentsa dezake elikagaien merkatu komunista baten aldarrikapena dela gogoeta honen ideia, edo arlo publikoak interbenitutako elikagaien merkatu kapitalista baten proposamena egiten ari naizela. Ez, hori ez da gogoeta honen helburua, jadanik elikagaien merkatuan egunero gertatzen baitira esku-hartzeak merkatuetako bideak arautzeko asmoarekin. Zeren, arautu ere, zeinen mesedetan arautzen dira merkatuetako bidegurutze horiek?

Munduko elikagaien merkataritza, elikagaien multinazionalen mesederako pentsaturik dago. Beraz, interbenituta dago merkatu hori. Hori horrela izango ez balitz, ezinezkoa izango litzateke elikagaien produkzioa munduko punta batetik beste puntara garraiatzea, ezinezkoa. Laguntza horren adibideak izango lirateke, adibidez, estatuen arteko arantzelak, baita Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA) ere. Munduko Merkataritza Antolakundeak batzarrak iragartzen dituen bakoitzean, taldeko estatu-kideek lobby multinazionalen aldetik presioak jasaten dituzte, lobby horien interes partikularrak merkatu internazionalean babestuak izan daitezen.

Hori horrela ez balitz, ezinezkoa izango litzateke merkatu librean Senegalgo behi baten esne produkzioa Australian produzitutakoa baino garestiagoa izatea Senegalen bertan. Eta hori, bizi dugun elikagaien merkatua oso interbenitua dagoen seinale da. Baina ez da esku-hartzen elikagaien merkatuan lehen sektorearekiko begiruneagatik, edota munduko gosea murrizteko ahalegina egiteko; edo, adibidez, Euskal Herriko baserritarrek bere elikagaien truke prezio duinak jaso ditzaten. Ez, dena elikagaien lobby batzuei begira egiten da. Eta Euskal Herrian ba ote daude elikagaien lobbyak? Eta baldin badaude zeintzuk ote dira lobby horiek? Bada, EAEko eskola publikoetako jangeletako aferak, seguruenik, erantzunaren bidean jarriko gintuzke.

Frantzisko Aita Santuari lagunduko bagenio elikagaiei aurpegia jartzeko aldarrikapen horretan, bai euskal erakundeetatik, bai lehen sektoretik, bai euskal produktuen bitartez, zer gertatuko litzateke? Gizarteari begira etikoa izango litzateke abian jarriko genukeen bidea, elegantea eta, batez ere, berritzailea. Eta merkatuari begira? Bada, produktuek eta markek merkatuan jarduteko derrigorrezko duten bereizgarri dotorea jarriko genieke euskal produktuei.

Helburua, agian, utopikoa. Baina, helburua edukitzeak berak elikagaien politika berri baten bidea eta norabidea erakutsiko liguke. Opari diezazkiogun lehenbailehen Aita Santuari Arantzazuko gaztandegiko bi gazta, lagun diezaiogun bere helburua lortzen. Ekin diezaiogun bide berriari, elikagaiei aurpegia ipintzeko helburuak  merezi du eta.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude