Berriztagarrien aurkako politikari bermea eman dio Espainiako Konstituzionalak

  • Espainiako Konstituzio Auzitegiak zilegitzat jo du energia berriztagarrientzako diru-sariak murrizten dituen 2013ko dekretua. Epaia abenduaren 17koa da eta abenduaren 23an zabaldu zen publikoki, baina urtarrilaren 13ra arte ez da haren testu osoa argitara eman. Espainiar Gobernuaren energi erreformak kaltetutakoek Europako Justizia Auzitegiaren erabakiari itxaron beharko diote.


2016ko urtarrilaren 14an - 12:33
Berriztagarrien alorreko milaka ekoizlek helegitea ipini zuten Espainiako Gobernuaren 9/2013 dekretuaren aurka.

PPren gobernuak bultzatutako erreformaren gakoetako bat 9/2103 errege dekretua da. Haren arabera, murriztu egin ziren energia berriztagarrien ekoizleei –besteak beste– ematen zitzaizkien ordainsariak, argindarraren tarifa gehiegi gizentzen zutela argudiatuta. Neurriak milaka inbertsiogile eta ekoizleri egin zien kalte, eta Espainiako Gobernuaren aurkako prozedura judizial asko eragin zuen.

Espainiako Auzitegi Gorenean 500 helegitetik gora aurkeztu ziren aipatutako dekretuaren aurka. Abenduaren 21ean, auzitegi horrek zalantzan jarri zuen PPren erreformaren zenbait alderdik Espainiako Konstituzioarekin bat egiten ote zuten. Alta, Konstituzio Auzitegiak abenduaren 17an hartua zuen erabakia: 9/2013 dekretua ontzat jotzea. Azpimarratzekoa da PPren esku dagoen Murtziako Gobernuaren helegite bati erantzunez eman zuela epaia Konstituzionalak.

Epaiak arrazoi ematen dio Espainiako Gobernuaren argudio nagusiari: krisiaren ondorioz ustekabean handitu zen tarifa-defizita, eta horri aurre egiteko neurriak hartu behar ziren. Salaketa ipini dutenen ustez, segurtasun juridiko printzipioa urratu da, baina auzitegiak esan du araudia aldatzea zilegi dela “interes orokorreko” arrazoiak badira. Epaileek emandako argudioak ahultzat jo dituzte askok, epaiaren aurkako botr partikularra eman duten Auzitegi bereko hiru epaileek barne.

Konstituzionalak dio, halaber, operadoreek gai izan behar zutela erreforma aurreikusteko, espero baitzitekeen halako zerbait gertatuko zela. “Aktibitatea 2011n hasi zuen ekoizle baten kasuan, esaterako, baliteke hala izatea, baina bere instalazioa 2007 edo 2008an, Estatuko Aldizkari Ofizialarekin berme eta guzti, ipini zuen norbaitek inola ere ezingo zuen aurreikusi zer nolako araudi aldaketak gertatuko ziren”, dio milaka kalteturen interesak defendatzen dituen Daniel Pérez abokatuak.

Luxenburgoko Auzitegiak dekretuaz esango duenaren zain daude, honenbestez, Espainiako Gobernuaren aurkako salaketa jarri zutenek. Horien artean, beste herrialde batzuetako zenbait konpainia handi.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Etxeko lanak

Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


2024-05-06 | ARGIA
Meaka-Irimo herri plataformak kontzentrazioa egingo du maiatzaren 7an Jaurlaritza aurrean

Capital Energy multinazionalak Urretxu ondoan dagoen Irimo mendian zentral eolikorik egin ez dezan eskatzeko egingo dute elkarretaratzea maiatzaren 7 goizean.


Eguneraketa berriak daude