Espainiako errege-erreginak Donostian izango dira abenduaren 5ean

  • Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango dira Espainiako errege-erreginak abenduaren 5ean, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak antolatzen duen Arte Ederretako Merezimendurako (sic) Urrezko Domina ekitaldian.


2016ko azaroaren 24an - 16:50
Espainiako errege-erreginak Donostian izango dira.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekitaldia 12:00etan izango da, eta gonbidatuei bertan 11:30ean egoteko eskatu diete, nola jantzita joan behar duten zehazteaz gain. Gizonezkoek jantzi iluna eraman behar dute eta emakumezkoek soineko motza.

ARGIAk eskuratu ahal izan duen gonbidapen hau zabaldu dute hainbat pertsonaren artean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia
Eguneraketa berriak daude