Espainiako armadak elkarte frankista baten gastuak ordaintzen ditu

  • AME Espainiako Militarren Erakundeak egoitza ofiziala Espainiako armadaren eraikin batean du. Frankismoa defendatzeagatik da ezaguna elkartea eta alokairua nahiz argia dohainik uzten dizkie Defentsa Ministerioak, gainontzeko elkarte militarrei ez bezala.

Urriak 12ko desfilea Madrilen (Argazkia: europapress)

2017ko urriaren 27an - 12:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Publico.es atariak zabaldu duenez, militar ohiek osatzen dute AME. Armadaren jarduna ezagutzen dutela eta, pisu handiko ardura dute Defentsa Ministerioan: soldaduen eta ministerioaren artean zubi lana egiteaz arduratzen den kontseiluko kide da. Kontseilu hori soldaduen egunerokotasuna baldintzatzen duten erabakiak hartzeaz arduratzen da

Bestalde, aldizkari bat ere argitaratzen dute. Militares du izena eta ildo editoriala frankismoarekin guztiz lerratuta dago. Ohikoak dira Franko diktadorea goraipatuz idatzitako artikuluak, baita talde feministak isekatuz eginiko bineta sexistak ere. Memoria Historikoaren Legearen inguruko ekimenak mespretxuz eta irainez kritikatu dituzte.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako armada
2023ko urtarrilaren 9
Zenbakiak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!