Erraustegiaren aurkako mobilizazioak epaitegien erantzuna iritsi zain

  • Abenduaren 27an erraustegiaren aurka mobilizatzeko deia egin du Donostian Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Eguerdiko hamabietan izango da mobilizazioa, proiektua “eztabaida publikorik gabe inposatzen” ari direla salatzeko.


2016ko abenduaren 26an - 12:15
Zubietako herritarrak erraustegi proiektuaren aurkako mobilizazio batean.

 

 

Gipuzkoa Plazara gerturatzeko deia egin du erraustegiaren aurkako plataformak. “Komunikabide handien bitartez eginiko manipulazioa” salatu nahi dute. Antolatzaileek dei egin diete agintari, ordezkari politiko eta herritarrei “erraustegi kriminal hau eta lapurreta izugarrizko hau onartu ez dezaten”. Proiektua beharrezkoa ez dela gogorarazi dute, osasunarentzat kaltegarria dela gehituz.

GuraSOSek Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salan jarritako errekurtsoa eta kautelazko suspentsioaren eskaera tramitera onartuak izan ziren. Astelehen honetan erabakiko du epaimahaiak proiektuak aurrera jarraituko duen edo ez.

Erraustegiaren lanak esleitzeko asmoa GHK-k bertan behera utz dezala eskatu dute EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equok astelehen honetan Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. Gipuzkoako Diputazioa eta Markel Olano ahaldun nagusia mahaian negoziatzera jar daitezela ere eskatu dut, gatazka honek bestela luze iraun dezakeelako, eta irtenbidea “elkarrizketan eta negoziazioan" dagoelako.

Lau indarren artean sinatutako dekalogoa berritu egin dutela ere iragarri dute eta, besteak beste, Lapatxeko zabortegia itxi izanarekin euren adostasuna agertu dute. Aitzitik, Goierriko Mutiloara hiri hondakinak eramateko erabakiaren aurka agertu dira. Biharko Gipuzkoako plazako mobilizaziora joateko dei egin diete herritarrei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude