Entzun Korrikaren kantua

  • Aurten Urepelen hasiko da martxoaren 19an eta Bilbon amaituko da 29an. Aurtengo leloa Euskahaldun! izango da. Datorren abenduaren 7an Durangoko Azoka omenduko dute 20:30ean, Ahotsenea gunean.


2014ko azaroaren 27an - 16:25
Azken eguneraketa: 2014-11-28 12:05:04
Arg: Korrika

Horrez gain, Korrika Laguntzaile figurari aurkeztu dute eta helburua euskaltegiak diruz laguntzea da. Adierazi duenez, edonor izan daiteke eta 12 euroren truke, kanpainaren pina eta deskontuetarako txartela lor daitezke. 300 saltoki baino gehiago atxikitu zaizkio kanpainari eta, berrikuntza gisa, Durangoko Azokako hainbat standetan ere aplikatuko dira deskontuak. Laguntzaile egiteko aukera AEKren euskaltegietan, Korrikaren webgunean edo Durangoko Azokan bertan izango da laguntzaile egiteko aukera.

Mertxe Mugika AEKren Koordinatzaile Nagusiak adierazi zuen azkenaldian euskarak irabazi dituen hiztunetatik 150.000 euskaltegietan ikasi dutela euskara. Etorkizunean kopurua handitzeko, “euskaltegien sare indartsua” behar dela esan du.

Entzun abestia:

Iturria: Eneko Bidegain.

Aurtengo bideoklipa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Helduen euskalduntze alfabetatzea
Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da"

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-11 | Leire Artola Arin
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeek girotuko dute eguna

Irundik Baionara 2.700 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 16:00etan ekingo diote lehen kilometroari Bidasoko AEK-ko irakasleek, San Juan plazatik. Egun osoko egitaraua antolatu dute. ARGIAk jarraipena egingo du euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan.


AEK-k paperik ez duten herritarrek euskara ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu du

AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.


Eguneraketa berriak daude