Aldude, Banka, Urepeleko herritar multzo batek gogoeta egin du lekuan lekuko janaria ekoizteari buruz, barazkiez batez ere. Ideia hau gogoan, Pantxo Hirigaray gidari, hiru herrietako bost etxe-baratzeen bisita egin du Kanaldudek.
Urepel eta Aurizberriko lagunek antolatzen dituzte Sorogaineko bestak. Ardi gasna lehiaketa, erakusketa, musika eta kantu artean, mugaz gaindiko harremanak indartzen ari dira urtez urte auzolanean.
Sortze-izenez Ferrando, Urepeleko Xalbadorrenia etxaldean sortu eta eta bizi izan zen. Artzain-laboraria zen ogibidez; baina bertsoari eskaini zion bizitza. Bere lau seme-alaben bitartez egiten du Xalbador bertsolariarengandik Ferrando laborariarenganako bidea.
Urepeleko AEKko barnetegian izan gira eta ikasleekin solasean aritu gira zer helbururekin euskara ikasten duten jakin nahian. Aldi berean, Graxi Hirigarai, barnetegiko arduradunak aurtengo barnetegiko nondik norakoak azaldu dizkigu.
Uztaritze aldera doa edota dator Korrika. Baxenabarre eta Lapurdi artean ibili ondoren, Dantxarine –mugan beheiti– Elizondo, Iruñea, Tolosa, Hernani, Irun, Bera, –mugan goiti– Azkaine, Sara eta Senperen gaindi ibiliki iritsi(ko) da Lapurdiko antzinako hiriburura.
Abian da. Laster. Arratsaldeko 5etan: 19. Korrika jagoitik. 1. Korrika 1982an izan zen, Oñatitik Bilbora. Lekukoak lelo hau zeraman barruan: “Zuk ere esan bai euskarari”. Oraingoan, berriz, korrikalariek eskutik eskura pasako duten lekukoaren leloak Euskahaldun! dio.
19. Korrika abian da: hil honen 19an Urepelen hasi eta Bilbon amaituko da 29an. Urepele aldean ibili gara. Handik abiatu gara tokiko euskararen trenpua ezagutzeko. Baxenabarreko euskararen egoeraz mintzatu gara orokorki eta Baigorri haranekoaz bereziki. Xole Aire urepeldarra eta Mattin Bacho arberaztarra lagun izan ditugu solasaldian.
Aurten Urepelen hasiko da martxoaren 19an eta Bilbon amaituko da 29an. Aurtengo leloa Euskahaldun! izango da. Datorren abenduaren 7an Durangoko Azoka omenduko dute 20:30ean, Ahotsenea gunean.
Korrikaren 18. edizioa, Euskal Herri osoa hamaika egunez zeharkatu ostean, Baionara iritsi zen atzo goizez, ibilbideari amaiera emateko. Goizeko 11ak igarota sartu zen Lapurdiko hiriburuan, eta bertan ordu eta erdi luze egin ostean amaitu zen lasterketa, Herriko Etxearen parean. Egun eguzkitsu eta jendetsua izan zuen Korrikak amaiera ospatzeko, eta euskal herrialde guztietatik gerturatu zen jendea.