Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskal Moneta elkarteak hitzarmena sinatu dute Euskoa erabiltzen duten saltegiak euskalduntzen laguntzeko xedearekin. Urte bukaerara arte 152 saltokiren kartelak euskarara itzuliko dira ekimen honi esker.
Frantxoa Maitia EEPko lehendakariak eta Xebax Christy Euskal Monetako ordezkariak Euskoa erabiltzen duen Basi ostatuan sinatu dute akordioa. Honi esker, ekimenarekin bat egiten duten enpresek eta saltokiek bertako karteletan eta ekoiztutako produktuetan frantsesez idatzita dagoen oro euskaraz ere egotea bermatuko dute.
253 saltoki eta enpresak konpromisoa hartu dute 2014. urtea bukatu baino lehen beren kartelak bi hizkuntzetan jartzeko. Batzuk bere gain hartu dute itzulpen lana, besteena, ordea, itzultzaile profesionalek egingo dute. Gainera, 34k 20 orduko euskara klaseak hartuko dituztela jakinarazi dute.
500 enpresak eta 2.700 pertsonak erabiltzen dute gaur egun Euskoa. Iaz Euskal Monetak 60 saltokiren kartelak euskaratu zituen, EPPk ondoren itzulpenei oniritzia emateko. Orain, Euskal Monetak datuak bildu eta EEPk hauen itzulpena itzultzaile profesionalei eginaraziko die. Ondoren, itzulitako datuak zuzenean igorriko dizkie saltokiei.
Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]
Biarritzen egin dute larunbatean Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota.
Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun... [+]
Europako tokiko monetarik handiena bilakatu da Euskoa 10 urtetako ibilbidean. "Elkartasuna sustatu eta lurraldea pentsatzeko boterea berreskuratzeko" tresna izatea da Euskal Monetaren asmoa.
Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.
Larunbat honetan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearen parte bat elkarteei bideratzen die sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzuk sarituak... [+]
Lekuko moneta erabiltzen hastearen alde aho batez bozkatu dute apirilaren 1ean kontseilariek. Lapurdiko hiri horretako 67 elkartek dute Euskoa onartzen eta herriko etxea sarean sartu izana esanguratsua da.
Euskoren “%3ko emaitza” baliabideari esker, 2021ean 50.540 euro eman zaizkie hainbat arlotan –ekologia, kirola, elkartasuna, euskara eta abar– lanean ari diren 61 elkarte hartzaileri. Urriaren 2an Biarritzen bildu ziren elkarteak txekea eskuratzeko eta... [+]
Hautetsiek lansariaren zati bat euskoz jasoko duten lehen herria izango da Uztaritze.
Urriaren 10ean ospatu dute Eusko Elkarteen Eguna Donapaleun. Karia horretara, 38.500 eusko baino gehiago banatu dizkiete 55 elkarte ezberdinei.
Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak eta Euskal Moneta elkarteak “Bakantzak euskoz” egitasmoa jarri dute martxan, helburu batekin: oporrak eusko moneta erabiliz igaro ahal izatea.
Euskal Moneta elkarteak Euskopay aurkeztu zuen larunbatean, mugikorrarekin euskoz ordaintzeko aplikazioa. Astelehenean Ipar Euskal Herrian turismo jasangarria sustatzeko kanpaina eman du ezagutzera.
Euskoa Europako lehen tokiko moneta da, milioi bat baino gehiago eusko zirkulazioan direlarik, 2013an abiatu zenetik izandako dinamikari esker. Orain hozka batez gora egitea da xedea, Euskoz ordaintzearen ekintza norma bilakaraziz, zeren, euskoz hobe!
Eusko Eguna ospatu zen iragan igandean Lapurdiko hiriburuan. Antolatzaileen erranetan, eguna euritsua izan arren, mila lagun baino gehiago hurbildu ziren Baionako Elkarteen etxera.