Dantza indarkeria bihurtzen denekoa

  • Emakumeen kontrako biolentziaren aurkako eguna ospatzen ari zelarik, gure herri batzuetan tradizioa dela-eta gertatzen ari dena etorri zitzaidan burura. Hasiera batean Bidasoako urak zerbait eramaten duelako usteak hartu ninduen, baina gero konturatu nintzen arazoak iturrian eta bokalean gertatzen zirela.


2014ko abenduaren 01ean - 10:44
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Mutil-dantza Elizondon (Arg.: Baztango Haizegoa, CC By SA).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Morea da emakumeen kontrako biolentziaren aurkako ikurra, zirkulua. Jende asko dagoenean bihurtzen da mutil-dantza zirkulu, zirkunferentzia; bizkitartean “zirkulu irekia” da. Halako gonbidapen bat da irekitasun hori. Edonork parte har lezake. Neu ere, Iruñekoa izanda, askotan izan naiz zirkulu ireki horren partaide, inongo trabarik gabe. Batzuetan, mutil-dantza horren maitatua ez zen garai ez hain urrunetan, soka horren bigarren postuan dantzatu egin naiz, Izeta zenaren gibelean, nire aurrean zeudenak mutil-dantza zailenak heltzen zirelarik apartatzen zirelako.

Ordutik hona urteak pasa dira. Urte aunitz. Mundua aldatu da bitartean eta gure bizitzak ere bai. Denon bizitzak: emakumeonak eta gizonezkoenak. Aldaketa horien harira ez gara tradizioan tematu. Zergatik mutil-dantzetan bai? Zergatik iruinseme batek har lezake parte Elizondoko Bbstetako mutil-dantzetan eta Elizondoko alaba batek ez? Zergatik erabaki dugu (dute) mutil-dantzaren ezaugarri bat tradizio bihurtu? Tradizioa al da jasotzen dugun hori jaso dugun bezala mantentzea eta ondokoei pasatzea? Mutil-dantzak al dira tradizioa ala gizonezkoak mutil-dantzetan aritzea? Mutilenak ala hil?

Arazoa ez da berria. Betidanik entzun dugu nola Mauriziok neska bat sartzen zelarik mutil-dantza eteten zuen. Hori, inauterien kontrako debekuen historian bezala, tematzen den errealitate baten isla bihurtzen da: betidanik, edo aspalditxotik –berdin zaigu– emakumeek bestaren protagonista nahi izan dute. Orduan, eta eskakizun honen aurrean, zergatik hartzen da Hondarribiko “soluzioa”? Ez al dago bertze irtenbiderik? Ez dago bertze nora begiratzerik? Aipatu dugun Bidasoa horren bi bazterretan oso bertzelako aterabideak onartu dute: Beran, Donezteben, Iturenen…  toki guzti horietan emakumea sartu da tradizioan, edo sar daiteke. Eta ez bakarrik beraien herrietako adierazpen kulturaletan, baita ere horiek ematen diren denbora eta esparru sinboliko nagusietan: plazan, denon aitzinean, denekin batera, komunitate bat osatuz.

Indarkeriak mota askotako adierazpideak ditu. Tradizioaren erabilpena horietako bat izan daiteke. Nahi badugu mutil-dantzaren aspaldiko erranahia munduari erakutsi, atera daitezela gizonezkoak “aunitz urtez” sarrera horretara, beraiek bakarrik, normalean erabiltzen ez duten txapela eskuan dutela, nahi duten bezala jantzita eta ez bakarrik agur eginez, dantzara gonbidatzen ere bai, denoi; zentzu jatorrenean plaza-gizonak direla adieraziz, mundu-gizonak, mende honetako mundu-gizonak direla erakutsiz. Eta Baztango dantza baino gehiago, bihur dadila mutil-dantza baztandarren dantza. Aunitz urtez!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Artziniegako Mugimendu Feministak salatu du aurreko asteburuko ospakizunetan eraso matxista ugari gertatu zirela

Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.


Sexu erasoak "kopuruz eta intentsitatez handitu" dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako "eraso larri" bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


"Intentsitate altuko" bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Laura Macaya
"Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei"

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


"Intentsitate handiko" bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


Eguneraketa berriak daude