Urtea bete du Biba kultur espazioak Erronda kalean. Gaur, urteurren festan, desagertu egingo da gunea, izen berri batekin berragertzeko.
“Urtean behin edo” Bilborako kultura proiektu baten ideia jorratzeko hainbat lagun elkartu zirenean “ez zegoen toki fisiko bat”, gogoan du Lutxo Egia Bibako lantaldeko kideak. Proiektua gauzatu eta urtebetera, Bilborako kultura proiektua “handi gelditzen zaigu”, dio Egiak. “Saiatzen gara ekarpenak egiten euskaraz eta euskaratik, kulturan eta Bilbon, Alde Zaharretik”. Biba “ekimen txikia da”, “gehitu beharreko askoren artean hau beste bat da”. Lehen urtearen balantzea “baikorra” da lantaldeko kideen arabera.
Egun, programazio “xumea” du Bibak. Hilabetean ez ditu 20 bat ekitaldi eskaintzen, batezbesteko zazpi, zortzi eskaintzen ditu. Hasieran, “agian, asmo handiagoak bagenituen ere, orain gure asmoa pixka bat finkatzea da”, dio Egiak.
Proposamen kulturalak bilatzea dute xede, eta proposamen horietan sartuko diren auzoko agenteei, “baina ez bakarrik auzokoei” leku egitea. Adibidez, hilero izango den swing ikastaroko lagunei edota Euskaraldiaren prestaketan ari diren taldeko kideei. “Gehitzen joatea”, horixe da Bibaren helburua aurrera begira.
Egiaren hitzetan, ez da erraza “ze hau ez da leku ona taldeak eta proposamenak garatzeko, ez bada zuzenekoak egiteko. Guretzat garrantzitsua da elkarlana batez ere kale honetan, auzoan”.
Zergatik bira eman?
Desagertzera goaz kanpaina zabaldu dute azken asteotan Bibako kideek sare sozialetan, eta bat baino gehiago nahastera iritsi dira. Biba desagertzera zihola pentsatu dute zenbaitek. Baina, inondik inora. Guneari “izen aldaketa egin beharrean” aurkitu dira, eta hori dela eta, “ber-fundazioa” antolatzea erabaki dute. Beraz, gaurko ekitaldian, performancea eginez, Tor magoak Biba desagerraziko du “zera berri hori” agerrarazteko.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Bere sorkuntza grafikoa izugarria izan arren joan den mendeko azken hamarkadetan, baita bere eragina ere inguruko artista eta sortzaileengan, badirudi oraindik ere Juan Carlos Eguillor (Donostia, 1947- Madril, 2011) artistaren izena ezezaguna egiten zaigula. Horregatik, Bilboko... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.
Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.