Enric Duran aurkitu, atzeman eta berehala kartzelan sartzeko eskatu dute

  • Enric Duran, bankuetatik 500.000 euro inguru “desjabetu” zituen kataluniarra, asteartean ez zen epaiketaren lehenengo saiora aurkeztu. Abokatuarekin konfiantza galdu duela adierazi du, eta desobedientziaren bidea hautatu du, haren esanetan, bere eskubideak defendatzeko. Ohar batean azpimarratu du absoluzioa ez den beste epairik ez duela onartuko, bankuak kondenatu beharko bailirateke, eta ez bera.


2013ko otsailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Enric Duran ez zen epaiketara azaldu asteartean (Argazkia: loquepodemoshacer.wordpress.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kredituak eskatuz 39 banketxetatik Duranek 2008an milioi erdi euro atera zituen eta gizarte eraldaketa sustatzen duten erakundeei eman zien. Orain, finantza erakunde horietatik hamalauk zortzi urteko zigorra eskatzen diote epaileari. Hainbat mediok bankuen Robin Hood bezala izendatu duten gazteak salatu duenaren arabera, epaiketa hasteko hiru aste falta zirela ohartarazi zuten prozesuaren hasieraz. Gainera, abokatuak ez omen dio konfiantzarik helarazten eta bere defentsarako eskubidea urratuta ikusten du. Lehen jardunaldian ez agertzeagatik Fiskaltzak eta akusatzaileek Duran aurkitu, atzeman eta berehala kartzelan sartzea eskatu dute.

Iruzurra egin aurretik jabetze bidegabe bat egon behar duela azaldu du Enric Duranek oharrean, eta kasu honetan bera ez dela hurkoaren ondasunak lapurtu dituena. Bankuak bezeroek gordailuetan uzten dieten diruarekin etengabe aberasten direla, eta hori bidegabeko jabetzea dela azpimarratzen du.

“Banketxeak ebidentzian utzi eta dirua herritarren mesedetan jartzeagatik” jazarria sentitzen da Duran. Egin duena ez du iruzurtzat, horretarako aberasteko xedea egon behar duelako bere ustez. Ekintzen “motibazio etiko eta solidarioarengatik” deliturik ez duela egin azpimarratu du, eta horregatik dio ez duela absoluzioa ez den beste epairik onartuko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desobedientzia zibila
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


Autoinkulpazio kanpaina abiatu dute, Korrikan migratzaileak laguntzeagatik epaituko dituztenekin elkartasunez

Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


Euskarazko brebeta azterketen emaitzak banatzeko ekitaldia eginen dute uztailaren 12an elkargoan

Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.


2022-07-04 | Hala Bedi
Peio Jorajuria (Seaska)
“Bide guztiak itxiak zirenez desobedientziaren bidea hartu dugu”

"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".


Epaile batek adierazpen askatasuna mozal legearen gainetik jarri, eta KEMeko ekintzaile bat absolbitu du

2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]


Ekintza zuzena
Ehunka eukalipto moztu eta haritzak landatu dituzte Arratiako baso batean

20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]


2021-06-17 | ARGIA
Desobedientzia ekintza baxoan: berrogei ikaslek euskaraz erantzun dute filosofiako azterketa

Baxoko filosofiako azterketa euskaraz erantzun du Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle andanak, ikasketak hizkuntza horretan egiteko eskubidea aldarrikatu asmoz, aurrez jakinik ez direla zuzenduak izango.


PODCAST #64 | Ingeniari desertoreak, puntako lanpostuari uko eginda sistemaren kontra borrokan

Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]


Ingeniari desertoreak, puntako lanpostuari uko eginda sistemaren kontra borrokan

Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]


Eguneraketa berriak daude