EHE

Baionan egingo dute Euskaraz Bizi Eguna apirilaren 16an

  • “Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz” lelopean egingo dute Euskaraz Bizi Eguna apirilaren 16an Baionan. Euskal Herrian Euskarazek azaldu du “euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna” dela.


2016ko martxoaren 17an - 09:52
Haur, gazte eta helduentzako egitaraua sortu dute. (Arg: EHE)

 “Euskaldunok bizi dugun egoera gordinak ez du aldaketa sakonik izan, hizkuntzen arteko elkarbizitzan bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen baitugu”, salatu du EHEk. Horren aurrean, “euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera” pasatzeko deia egin dio gizarteari, “mendeetako zapalkuntzak sortu dituen ustezko errespetuzko jokabide otzanak gainditzeko garaia” dela iritzita.

EHEk uste du “euskara, euskalduna eta herri euskalduna eztabaida politikoaren erdigunean” kokatzeko unea dela, lehentasuna emango dioten legedi eta politikak abiatuz. Euskararentzat erabakigarria den testuinguruan, “beretik eta komunitate moduan” bultza egitera deitu ditu euskaltzaleak.  Bide horretan, “norbanakoen ahalduntzea” dute erronka nagusi.

Eragile euskaltzaleak urteak daroatza euskararen alde lanean, garai bakoitzeko testuingurura egokituz. Sei urteren ostean, Hizkuntza Eskubideen Eguna atzean utzi eta Euskaraz Bizi Egunari heldu zioten. Urteen poderioz, dimentsio zabalagoa hartzen joan da jaia eta aldarrikapena uztartzen dituen ekimena.  

Guztientzako egitaraua

Haur, gazte eta helduentzako ekintzak antolatu ditu Baionan egingo den Euskaraz Bizi Egunak. Joko eta puzgarriak izango dituen umeentzako txokoa jarriko dute goizean eta haurrek Porrotxen bisita jasoko dute 11:00etan. Une horretan, artisau eta eragileen erakustazoka ere izango da. Bazkalostean, kalejira koloretsua hasiko da, 17:30ean, “Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz” lemapean. Kontzertuek itxiko dute egitaraua.

Honakoa da Euskaraz Bizi Egunaren egitarau osatua:

10:00etatik aurrera egunari hasiera eman ondoren

Artisau eta eragileen erakustazoka hasiko da

Umeentzako txokoan, joko eta puzgarriak izanen dira

Porrotxek, 11:00etan, bertan gaudenon irriak azalaraziko ditu

Behatokia eta Kontseiluaren eskutik #Akuilari tailerra izanen da

13:30ean

Herri bazkaria eta kantaldia Erramun Martikorenarekin

17:30ean

Kalejira koloretsua: “Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz”

Ondoren... Bertso-poteoa Xumai Murua eta Ortzi Idoate bertsolariekin, Elektrotxarangaz lagunduta

21:00etan Kontzertuak

Torii

Sorkun

Djak

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHE
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


EHEren Euskaltzale Independentisten Topaketak, urriaren 7an eta 8an Villabonan

Asteburuko egitaraua aurkeztu dute EHEko kideek. Besteak beste, sei tailer egingo dituzte bi txandatan, euskalgintzako pertsona esanguratsuekin.


Eguneraketa berriak daude