Aralarren pista eraikitzeko egitasmoak natur zaleak mugiarazi ditu berriz ere

  • Hondeamakinak natur parkean lanean hasi direla salatu dute eta mobilizazioak antolatu dituzte. “Artzaintzaren ofizio zaharrean bizi-kalitatea bermatzeko badira aztertu ez diren alternatibak”, diote.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2016ko urriaren 20a

Enirio-Aralar Manomunitateak eta Gipuzkoako Aldundiak mendizerran barrena 4,4 kilometroko pista egiteko proiektuak berehalako oposizioa izan du mendizale eta ekologistengandik.  Instituzio hauen asmoa da Aralarren aritzen diren artzainek txaboletara irismen hobea izan dezatela azpiegitura horren bidez –zenbaitek kilometro ugari egin behar izaten dute haietara ailegatzeko–. Ekainean argitaratu zuten ingurumen-inpaktu azterketa eta hondeamakinak lanean ikusi dira egunotan.

Mankomunitateak batzarra egin zuen asteazken arratsaldean eta erabaki du pista txabola guztietara eramatea, 1.120 metrora dagoen Saltarriraino –orain arte Goroskintxura dauden 1,5 kilometroak baino ez zeuden onartuta–. Nolanahi ere, bozketan ez da adostasunik izan eta 15 ordezkaritik bostek kontrako botoa eman dute eta beste bat abstenitu egin da.

Landarlan natur taldeak salatu duenez ingurumen-inpaktu azterketak ez ditu betetzen lege-eskakizun ugari eta proiektuak kalte larriak ekarriko ditu Aralargo paisaian, lurzoruan eta faunan: “Aralar zeharo artifizialduko dute, lehendik oso urbanizatuta dagoen lurralde batean”.

Pistak 3 metro zabal izango ditu eta Aralar osoa zeharkatuko du:  “Zenbait zatitan 96 metro luze eta 5 metro garaierako harri-lubetak egingo dituzte” azaldu du proiektuaren kontra dagoen Naturkon Gipuzkoako natur elkarteen koordinadorak.

Aranzadi 2002an: “Artzaintzak Aralar urbanizatuko du”

Ekologisten aburuz badaude alternatibak artzainen jarduna eta “bizi-kalitatea bermatzeko”, hala nola txabolak tokiz aldatzea, beldar-kate bidezko garraioa, airetik egindakoa… Hori baieztatzeko Aranzadi Zientzia Elkarteak  2002an Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuen proposamenean oinarritu dira.

Aralarren pistak eraikitzeko egitasmoa ez da herenegungoa. 2002an ere eztabaida bera zebilen, bai kalean eta baita Legebiltzarrean ere. Aranzadik etxe horretan azaldu zuenez (pdf) nazioarteko araudietan gomendatzen da natur parkeetan kilometro koadroko 0,6 kilometro pista egotea, eta Aralarren 1,1 kilometro daude: “Artzaintzarekiko oso sentsibilizaturik gaude, indusketak egin eta bere sorrera ere ikertu dugu. Eta, aldiz, iritsi gara maila batera artzaintzak Aralar urbanizatuko duena, natur parkea, eta orain arte ezagutzen genuen oreka hautsiko du”.

Aralarren Saltarrira arte pista eraikitzen hasteak berriz mugiarazi ditu natur zaleak. Landarlanek deituta hamarnaka lagun bildu ziren asteazkenean Ordizian pistaren proiektuaren kontra eta urriaren 23an ibilaldia antolatu du Aralarrera, Eguzkik eta Ekologistak Martxanek lagunduta. Ordiziako Mendizaleak, Usurbilgo Andatza, Donostiako Bidebieta eta beste hainbat elkarteren babesa ere badu deialdi honek.

Kanal hauetan artxibatua: Aralarko pistak  |  Lehen sektorea  |  Mendiak  |  Natura  |  Gipuzkoa

Aralarko pistak kanaletik interesatuko zaizu...
Aralarren inguruan "erabaki okerrak" hartu direla uste du Landarlan ingurumen elkarteak

Landarlan ingurumen elkarteak Aralarko Natur Parkearen Patronatuaren bileran eta Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarrean hartutako hainbat erabakiren aurka egin du.


Kontzentrazioa egingo dute larunbatean Donostian, Aralarko pisten aurka

Aralarko Parke Naturalean mendi-bideak eraikitzeko proiektua onartu zuen Enirio-Aralar Mankomunitateak pasa den urrian, eta erabakiak eztabaida handia piztu du. Oraingoan Naturkonek, Gipuzkoako talde ekologisten koordinadorak, kontzentraziora deitu ditu herritarrak larunbaterako, hilak 11, Donostian, Aralarren "esplotazioa" salatzeko.


Aralarko Oiduiko borda kiskalita agertu da eta eragindako sutea izan den ikertzen ari da Ertzaintza

Oiduiko borda sutan aurkitu zuten bi mendizalek larunbat goizean. Aterpea Enirio mendian kokatuta dago, Aralarko mendilerroan. Zonaldea mendi-bideei lotutako gatazkarengatik hizpide izan da azken hilabeteetan.

 


Aralar eta Aranzadi

Aranzadi Zientzia Elkartea, espezialistaz, irakaslez, doktorez eta ikertzailez osatuta dagoen askotariko taldea, zabala, jantzia eta prestigiotsua da. Arkeologoak, etnografoak, antropologoak, mikologoak, geologoak, botanikariak, ornitologoak, espeleologoak, biologoak … Zientzia arlo askotako jakitunak biltzen dira taldean, eta ezaguna da egiten duten lana.


Aralarko pisten auzia: iritzi anitz Aranzadik egindako agerrialdiaren inguruan

Aralarko parkean egin nahi dituzten pisten eraikuntza bertan behera uzteko eskatu du Aranzadik. EHNE eta ENBA nekazari sindikatuek salatu egin dute elkartearen jarrera, eta sindikatu horiei erantzun die Naturkon Gipuzkoako talde ekologista eta naturzaleak.


"Aralarko pistek atzeraezinezko kalte larria eragingo lukete ingurumenean"

2002an aurkeztutako txostena berretsi eta Aralarko parkean egin nahi diren bideen eraikuntza bertan behera uzteko eskatu du berriz ere Aranzadi Zientzia Elkarteak. EHNE eta ENBA nekazari sindikatuek kritikatu egin dute Aranzadiren jarrera.


Aralar babestu dezagun

Zuetako askok jakingo duzuen bezala, Aralarren pista berriak egiten hasi dira. Dagoeneko Intzensaotik Goroskintxuraino doan pista egin dute baina proiektuak Aralarko bihotza diren Alotza eta Arritzagako bailarak pistaz gurutzatzea aurreikusten du.


«Aralarko sabotajeen» aurka azaldu da Landarlan

Aralarren pista egiten ari diren makinen sabotajea salatu du, baita natur parkean "orain baino lehen" izandako beste batzuk ere, "mankomunitateak publikoki salatu ez dituenak".


Eguneraketa berriak daude