Anti-hiria edo bizitza

  • Urbanista eta historialari ipar amerikar Lewis Mumfordek, The City in History (1961) kolosalaren autoreak, hazten ari zen klase ertain soldatapeko eta zuriari aterpe emateko 1950. hamarkadan AEBen luze zabalean zabaltzen ari ziren eremu suburbano batzuen hazkundea karakterizatu zuen. Ez ziren hiri berriak, ezta aurretik sortutakoen zabalkundea ere, urbanizazio mota berria baizik, lurraldean zehar dispertsatua eta zabaldua, azpiegitura handien bidez konektatuta, baina zentro urbanorik eta partekatutako nortasunik gabe.


2016ko azaroaren 30an - 09:29
Turista bat Mallorkan egindako pintada bati begira.

Mumfordentzat –eta bere jarraitzaileentzat, Murray Bookchin gisa– megapolis berri hura disoziazio sozialaren, are psikikoaren, aldeko indar aktibo gisa zetorren gora, hiria proiektu kultural gisa ukatuz, espazio publikoa eta bizitza sozialeko elkargune eta gatazka lekuak disolbatuz. Masak bizitzeko aldiri berri hauek anti-hiriak ziren Mumfordentzat, ezaugarri urbano tipikorik gabeko urbanizazioak. Desberdintasunik gabeko bizitzak eusteko sortu zituzten, bizitza axolagabeak. Inolako komunitate zein elkarte ekoizteko ezgauzak, hiria ekoizteko ezgai.

Hainbat hamarkada geroago, Marc Augé antropologoak ez-lekua kontzeptua proposatu zuen posmodernitatearen kategoria espazial gisa. Ez-lekuak ziren batetik bestera zihoazen edo zai zeuden pertsonen elkarguneak, aireportuetako edo metro geltokietako aldagelak, supermerkatuetako edo kutxazain automatikoen ilarak; erabiltzaileek espazioarekin harreman kontraktualak mantentzen dituzten lekuak, baina beren bakardade merkantilak bizitzeko ezgaitzen dituena, ezin espazioa leku bilatu.

Egun, aurrera salto beldurgarria emateko lanean ari da produkzio metropolitano ereduaren eboluzioa eta kategoria horiek –anti-hiria, ez-lekuak– ertzetatik erdigunera desplazatzen ari dira. Gertutasun kezkagarriz ari dira materializatzen.

Espazioaren totalizazio kapitalista

Hain zuzen ere, anti-hiria jada ez da hirien kanpoaldean gertatzen, hauek zulatzen, lehortzen, beren barnetik husten ari da. Ez-lekuak terminal aseptikoetatik, hotel txepeletatik eta geltokietatik, orain arte jendetsu eta biziak izan diren gure hirietako auzo herrikoi zaharren bihotzetara mugitzen ari dira.

Ez-lekuak terminal aseptikoetatik, hotel txepeletatik eta geltokietatik, orain arte jendetsu eta biziak izan diren gure hirietako auzo herrikoi zaharren bihotzetara mugitzen ari dira.

Hotel eta apartamentu turistikoak –masan– ordezkatzen ari dira bizitzeko eraikitako etxebizitzak: hauek etxeak ziren. Biztanlego flotatzaile horren zerbitzura dauden aktibitate ekonomiko berriak hirien egitura produktiboa eraldatzen ari dira: langilego ikusezina duten garbitegiak, gurpildun maletak versus erosketa gurdiak, lau euro balio duten kafeak, ingelesezko arbelak, wifi and cookies home made.

Borroka kolektiboei eta egunerokotasunei esker egituratutako auzoetatik bizilagunak botatzen ari dira; ultraprekarietatearen langile tenporal gisa onartuko dituzte soilik, eta hori, zorte ona badute. “Espazioarekin harreman kontraktuala” soilik mantentzen duten erabiltzaileek, beren inguruarekin indiferente diren joan etorri eta aktibitateekin ordezkatuko dituzte beren bizitzak eta lanak. Auzo popularrak ezabatzen ari da disoziazio sozial indar aktibo bat, komunitatea eta asoziazioa uxatzen du. Hotel erraldoi bat bihurtzeko arriskua du hiri osoak, aireportu erraldoi bat, vending makina bat, terminal amaigabe bat, inbertsoreentzako monopoly jolas bat.

Anti-hiriak eta ez-lekuak, ordea, ez dira aleatorioki sortutako errealitatea. Ekonomia zehatz baten ondorio dira, espazioaren produkzio kapitalista zehatz baten emaitza. Akumulazio turistiko-inmobiliarioaren erregimen berrian orokortzen den baldintza espaziala dira, izan ere; krisi osteko berregituratze sistemikoan, “turismoak adreilua salbatu” duen horretan, lur urbanoaren praktika errentatzaile eta espekulatiboak areagotzeko medio bilakatu dira. Bertan, kapital inmobiliario eta finantzarioak (eta teknologikoak, Airbnb madarikatua!) erabakitzen ditu inbertsioen norabidea, eta errentaren egitura eta banaketa.

Bartzelonan finkatutako talde inbertsore frantziar bateko presidenteak ondorengoa baieztatu zuen: “Lehen eta bigarren bizitoki izateko pentsatutako etxebizitza stock ikaragarria dago. Merkatuak ezin ditu xurgatu eta guk apartamentu bilakatu ditugu”. Errentabilitate egarriz, akumulazio erregimen berri honek espazio urbanoaren totalizazio kapitalista bilatzen du.

Bartzelonan turismo masiboaren aurka, autobus turistikoak geratu zituzten.
Borroka ziklo berria kolektibizazio urbanoaren alde
Elkar batu eta zabaldu egin beharko dugu etxe gabetzeen aurkako mugimenduak abiatutako bidea, mobilizazio bateratzaileak aktibatu, espazio berriak konkistatu eta udaletxeak eta gobernu autonomikoak bultzatu berjabetze sozial urbanoaren zerbitzura egon daitezen.

Anti-hiriei eta ez-lekuei aurre egiteko, berriz ere hiria eta bizitza posible egin ahal izateko, eraso egin behar zaio aurrez aurre akumulazio turistiko-inmobiliarioaren erregimenari. Beharrezkoa da aliantza bat sortzea herri mugimenduen, mugimendu sozioekonomikoen, feministen eta ekologisten artean, egun bizi dugun klase borroka urbano hauetan herri sektoreak defendatuko dituena kapital turistiko-inmobiliarioaren ofentsibaren aurrean. Bizilagunen elkarteak, ekipamendu komunitarioak, ekonomia sozial eraldatzaileko ekimenak, auzo eta elkar laguntza sareak, paperik gabekoen kolektiboak, ultraprekarietatearen aurkako antolaketak eta sindikalismo sozial berriak. Elkar batu eta zabaldu egin beharko dugu etxe gabetzeen aurkako mugimenduak abiatutako bidea, mobilizazio bateratzaileak aktibatu, espazio berriak konkistatu eta Udalak eta gobernu autonomikoak bultzatu berjabetze sozial urbanoaren zerbitzura egon daitezen.

Horietan bizi diren pertsonen amets eta beharren alaba izango diren hiriak nahi baditugu, bizitzaren erreprodukzioren zerbitzura egongo diren hiriak, lurzoruaren jabetzaren kolektibizaziorantz pausoak eman behar ditugu aukera posible guztien bidez: nazionalizatzeak, munizipalizatzeak, kooperatibizatzeak, sozializatzeak, lana, herri kontrola. Geroz eta argiago dago soilik berjabetze eta kolektibizatze urbanoei esker eraiki ahal izango ditugula hiri kooperatibo, solidario eta feministak.

Bihar berandu izango da.

Artikulu hau katalanez jatorrizko bertsioan Herrialde Katalanetako La Directak argitaratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude