Hoteletako langileen greba deialdiari eusten diote sindikatuek

  • ELAk jakinarazi duenez, maiatzaren 23, 24 eta 25erako Gipuzkoako hoteletako langileen greba deialdiari eutsiko diote, asteazkenean patronalarekin egindako bileran ez baitute akordiorik lortu. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute greba.


2018ko maiatzaren 09an - 16:11
Hoteletako langileen protesta, artxiboko irudi batean.

Greba deialdiak bat egiten du denboretan maiatzaren 19tik 26ra bitarte Bizitza da Handiena lelopean Donostian deitu duten borroka sozialen astearekin.

ELAk jakinarazi duenez, blokeo egoeran dago Gipuzkoako Ostatuen Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioa eta horregatik deitu dute greba.

Turismoaren Mundu mailako arduradunak Donostian

Sindikatuek ez dituzte kasualitatez aukeratu egun horiek greba egiteko. Turismoaren Munduko Erakundeak (TME) 35 herrialdetako 300 agintari eta ordezkari bilduko ditu Donostian.

Espainiako Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko ministro Álvaro Nadal, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo kontseilari Alfredo Retortillok aurkeztu zuten ekimena.

Nadalek azpimarratu zuen turismoaren esparruko "gertakari handienetako bat" dela eta "Euskadi eta Donostiak orain arte izan ez duten nazioarte mailako bisita txartel" gisa funtzionatuko duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


2024-05-09
Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


Zorroza Gestión de Residuos enpresak onartu egin du Bassirou Dioneren gorpua mugitu zutela, lan heriotza ezkutatzeko

Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Grebaren eta langile borrokaren balioak aldarrikatu dituzte sindikatuek Maiatzaren Lehenean

Milaka langile elkartu dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan eta Maulen egindako manifestazio eta ekitaldietan. Langile eskubidea defendatu eta lortzeko, greba erreminta ezinbesteko gisa aldarrikatu dute sindikatu guztiek. LAB lehen aldiz... [+]


Eguneraketa berriak daude