Akordiorik ez Bizkaiko zahar egoitzen gatazkan, bi asteko grebaren ondoren

  • Irailaren 21ean hasitako grebaren azken egunean, negoziazio mahaiaren inguruan jesarri dira ELA sindikatua eta sektoreko hiru patronalak (LARES, ELBE eta GESCA). Azken horiek konponbiderako egin duten proposamena “arduragabekeriatzat eta errespetu faltatzat” jo du  ELAk.


2016ko urriaren 05ean - 17:00
Bizkaiko zahar egoitzetako langileen mobilizazio bat. (Arg.: Manuel Robles-Arangiz Fundazioa)

Sindikatuaren esanetan, patronalen proposamena onartuz gero langileek eroste ahalmena galduko lukete 2016an, eta %0,7 handitu 2017an. “Soldata bi urtean sei euro ere ez litzateke hobetuko”, adierazi dute ohar batean. Lanaldiak, berriz, bi orduko murrizketa izango luke urtean.

ELAk gogorarazi du aurten 32 greba egun egin dituztela guztira Bizkaiko adinekoen egoitzetan eta urtebete daramatela negoziazio saioetan. Testuinguru horretan, onartezina iritzi diote patronalek egindako eskaintzari: “Alde batera utzi dituzte funtsezko gaiak, esaterako, zuzeneko arretarako langile kopurua handitzeak ekarriko lituzkeen ratio eta lan-kargak”. Patronalak berak egindako azterketa batek agerian uzten du langile falta, bai eta horrek erabiltzaileei zer nolako kalteak dakarzkien ere, ELAren esanetan.    

Bi asteko greba amaituta eta azken negoziazio saioak kale egin eta gero, sindikatuak hurrengo mobilizazioei buruz erabakiko duela iragarri du. “35 orduko lan astea, taxuzko soldata igoera eta lan-karga egokiagoak” lortu arte protestan jarraituko dutela adierazi dute.  Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diote  patronalekin ados ote dagoen argitu dezala, eta grebalariak kriminalizatzeari utz diezaiola.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaiko zahar egoitzetako gatazka
2023-10-06 | ARGIA
Bizkaiko zahar egoitzetako langileek 340 euroko soldata igoera lortu dute

Ia bi urtez 68 greba egun egin dituzte Bizkaiko zahar egoitzetako gerokultoreek. ELA eta UGT sindikatuek hitzarmena sinatu dute. 2025ean 1.800 euroko soldata jaso ahal izango dute langileek. Gerokultoreena sektore feminizatu eta prekarizatua da. Bizkaiko langileek 2016 eta 2018... [+]


Berriz ere grebara deitu dute Bizkaiko zahar etxeetako langileek, martxoaren 15etik 24ra

Bizkaiko erresidentzietako ELAko langileek salatu dute patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak "bere horretan" jarraitzen dutela. "Zaintzarekin negozioa" egiten ari direla salatu du sindikatuak.


Grebaren azken egunean, Bizkaiko erresidentzietako langileek ez dute baztertzen lanuzte gehiago egitea

Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]


2021-12-13 | ARGIA
Bizkaiko zahar egoitzetako langileek greba egingo dute lan baldintza hobeagoen alde abenduaren 14an

LAB eta ELAk greba deialdia egin dute abenduaren 14rako eta Bizkaiko zahar egoitzetako 5.000 langile deitu dituzte. Ez dute hitzarmenik adostu urtebete luzeko negoziazio mahaietan.


Bizkaiko zahar egoitzetako langileek protestak hasi dituzte enpleguaren alde

Sektoreko lan hitzarmena berritzeko garaia da. ELA sindikatuak dio patronalak hitzarmenean murrizketak aurreikusi dituela eta kaleratzeak izango direla mehatxu egin duela. Bizkaiko zahar egoitzetako langileek badakite zer den hitzarmen duin baten alde borroka egitea. Azkenekoan,... [+]


2020-03-10 | ARGIA
Bizkaiko zaharren egoitzetako grebaren liburua Altzon aurkeztuko dugu

“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztu dugu 2019ko otsailean Bilbon aurkeztu genuenetik. Martxoaren 14an Altzon aurkeztuko dute liburua Onintza Irureta Azkune egileak eta Aitziber... [+]


Egoitzetako langileak, dekretu berriarekin, ardura eta lan karga handiagoa jasaten ari dira

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen dekretu berriak egoitzetan lanean ari diren pertsonentzat egoera okertu duela salatu du Txomin Lasa ELAko arduradunak. Sindikatuek patronalekin hitzartutako planak instituzioek zaildu dituztela dio.


Zaintzaileak prekario bizi; zainduak prekario biziraun

Bizitza da lehena; jar dezagun bizitza erdigunean... Denon ahotan dabiltzan leloak dira hauek, baina bizitzari lehentasuna eman nahi badiogu, ezinbestean zaintza duina bermatu beharra dago, ez baitago bizitzarik zaintzarik gabe. Egin ditzagun ikusgai bizitza posible egiten duten... [+]


“Emakumeak greban” solasaldia antolatu du ARGIAk apirilaren 29an

Apirilaren 29an, arratsaldeko 18:30ean, Donostiako Kaxilda liburu-dendan, hiru grebari buruzko azalpenak emango dituzte orain greba betean dauden bi emakume langilek eta “Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburuaren egile Onintza... [+]


Eguneraketa berriak daude