Aitzinak euskarazko bide seinaleak jarri ditu nazio izaera aldarrikatzeko

  • Aitzina Ipar Euskal Herriko gazte antolakundeak euskarazko hamabost bide seinale jarri ditu nazio izaera aldarrikatzeko.

     


2014ko abenduaren 24an - 10:19
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aitzina gazte antolakundeko kideak euskarazko bide seinaleak jartzen asteartean. (Arg: ehkz)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herria eta Frantziaren arteko mugak eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren artekoak markatu dituzte, EHKZ atariak argitaratu duenez.

Ekimena bide seinaleen kanpainaren baitan kokatu dute. Aitzina gazte antolakundeko kideek Iparraldeko hainbat herri sarreretan frantses hutsean idatzita zeuden 100 seinale kendu eta trenez Parisera bidali zituzten uztailaren 14an. Bi lagun atxilotu zituzten auzi horren harira.

Ekimenaren bideoa


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.