47 isun, 20.500 euro, AHTren aurkako ekintzaileentzat

  • Nafarroako AHTren aurkako ekintzaileek 47 isun jaso dituzte azken asteetan, bi ekintzatan parte hartzeagatik, Mugitu! kolektiboak jakinarazi duenez. Orotara 20.450 euro baino gehiago ordaintzera behartu ditzakete.


2014ko irailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Diputazioaren balkoian bi ekintzaile kateatu zirenekoan (iazko azaroan) 33 lagun identifikatu zituzten poliziek. 450 euroko isunak jaso dituzte trafikoa oztopatzeagatik.

Bestetik, Castejongo museoa sinbolikoki okupatu zutenean (pasa den martxoan) 14 lagun identifikatu zituzten.

Mugituk salatu du "odol-huste ekonomiko" honek AHTren aurkako mugimendua "kriminalizatzea" duela helburu, "kontrako ahotsak isilarazi eta gizartea desmobilizatzeko", Ahotsa.info webguneak jaso duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude