AHTko lanetan zazpigarren langilea hil da

  • Langilea, makineria garraiatzen ari zela zulagailu batek harrapatu ostean hil zen atzo. Euskal Trenbide Sareak (ETS) jakinarazi duenez, Bergara eta Antzuola bitartean gertatu zen istripua 15:30ak aldera.


2013ko abuztuaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bergara eta Antzuola bitartean gertatu zen istripua 15:30ak aldera. Argazkia: eitb.com

44 urteko gizonezkoa da, J.M.C; ETSk azpikontratatuta zeukan Cimentaciones Singulares enpresako langilea zen. ETSk ikerketa bat hasiko duela adierazi du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

EH Bildu eta Mugitu AHTaren aurkako mugimenduak ezbeharra kritikatu dute. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak, ohar baten bidez elkartasuna adierazi die senitarteko, lagun zein lankideei. Argi utzi du, “lan osasunari lehentasuna emango dion eredu baten alde” egingo duela lan, “eta lan segurtasun eta osasunaren aurkako delituei aurre egiteko neurriak” bultzatuko dituela.

Bestetik Mugituren arabera, Eusko Jaurlaritza, AHTko lanetan izaten diren lan baldintza kaskarren eta esplotazioaren inguruan ez ikusiarena egiten ari da.

ELAk eraikuntzako lan hitzarmena urratzea leporatu dio ETSri. Beraien ustez, lan jardunaldiak “neurrigabeak eta legez kanpokoak” dira.

Guztira, AHTren obretan hiltzen den zazpigarren langilea da. Mugitu mugimenduak ostiralerako mobilizazioak deitu ditu. Martxa bat antolatu dute goizeko 11tan, Donostiako Boulebarretik Miramar jauregira, AHTren dirua gastu sozialentzat. Lurra da etorkizuna lelopean, bertan egingo baitu Eusko Jaurlaritzak urteko lehen gobernu kontseilua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude