AHT aurreikusitakoa baino mantsoago joango da Espainiako sarearekin konektatzean

  • Espainiako estatuko abiadura handiko tren sarea osatzeko falta diren zatiak, tartean EAErekin konektatzen duena, aurreikusitakoa baino mantsoagoak izango dira.


2014ko maiatzaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
AHTren Gipuzkoako obren irudi bat (argazkia: Diario Vasco).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

200 edo 250 kilometro orduko abiadura hartuko dute gehienez ElDiario.es-ek argitaratu duenez, azpiegiturak errail berrietan 300-350 kilometro orduko abiadura lortzeko xedea zeukan arren.

Espainiako Sustapen ministerioak isilpean zeukan kostu ekonomikoak murrizteko trenbide berrietan egindako moldaketa, agerkari digital espainiarrean Antonio Ruiz del Arbol kazetariak idatzi duenez.

Norabide bakarreko zatiak

Baina trenaren zenbait adarren mantsotzea agerian geratu da errail berriak instalatzeko duela gutxi deitu diren lehiaketa publikoen pleguak eraikuntza enpresen esku geratzearekin batera.

Plegu horien arabera, hainbat trenbide-zati norabide bakarrekoak izango dira, bikoak izan ordez; eta horrek ezinezko egiten du, ElDiario.es-en arabera, AHTren abiadura estandarrak betetzea.

EAEko AHTren konexioaz gain, Galizia, Asturias, Kantabria, Extremadura, Andaluzia eta Murtziakoak ere mantsoagoak izango dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude