450 euroko zigor eskaerak 30 pertsonari AHTren aurkako mobilizazio batean parte hartzeagatik

  • 2013ko azaroan bi pertsona Nafarroako Foru Aldundiko balkoiko banderetara kateatu ziren AHTren aurka eta tartalarien alde. Babesa ematera bertaratu ziren 200 pertsona eta horietatik 33k isuna jaso zuten. Orain Iruñeko Administrazio Epaitegiak isun horien inguruan erabakiko du.


2016ko ekainaren 03an - 10:31
Bi pertsona Nafarroako Foru Aldundiko balkoian kateatu ziren 2013ko azaroan eginiko protestan. (Argazkia: Mugitu! mugimendua)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekintza burutu zuten bi pertsonak atxilotu egin zituzten eta isundu zituzten 33 pertsonetatik 19k jo zuten Administrazio Epaitegira. Zigorra 450 eurokoa izan zen.

Hiru epaiketa egongo dira. Lehena datozen egunetan, zeinetan bederatzi pertsona epaituko dituzten Iruñeko Administrazio Auzietarako 2. Epaitegian. Hurrenak irailaren 20an –bost pertsona epaituko dituzte– eta azkena abenduaren 1ean , gelditzen diren bost lagunekin. Hala ere, Mugitu! AHTren aurkako mugimenduak adierazi du abokatua bakarrik joango dela, kaltetuen kasuan ez baita nahitaezkoa.

“Zigor politikoa dela iruditzen zaigu”

Mugitu! mugimenduak salatu egin du ez dakitela zein izan den isunak ezartzeko irizpidea. Ez zen identifikaziorik egin eta beraz isunak irudien bidez jarri zituztela argudiatu dute, baita multa jaso zuen lagun bat ez zela bertan egon ekintza gauzatzen ari zen bitartean ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desobedientzia zibila
2025-05-23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Eguneraketa berriak daude