40 emakumeri aitortza, Elgetan, apirilaren 24ko Erresistentzia Egunean

  • Herria omenaldirako prestatzen ari da. Datorren astean zabalduko dute 55 argazkiz osatutako Azken batailoia erakusketa. Antolatzaileek gertu dute egitaraua: bisita gidatuen eskaintza zabaldu egin dute, Intxortako borrokaldien errekreaziorako 125 boluntario elkartu dituzte, eta prest dute emakume omenduen zerrenda.

Goiena @goiena
2016ko apirilaren 07a

Espainiako gerran "askatasunaren alde borrokatu ziren" gudarien eta milizianoen 55 argazkiz osatutako Azken batailoia erakusketarekin abiaraziko dituzte  aurtengo Intxortako Erresistentzia Eguneko ekitaldiak. Datorren astean zabalduko dute Elgetan erakusketa, "apirilaren 12an edo 14an, ze Bizkaiko Batzar Nagusietan dago asteotan, jende asko dabil hura ikusten, eta eskatu digute beste 10 egunez luzatzeko", esplikatu du Juan Ramon Garaik, Intxorta 1937 Kultur Elkarteko ordezkariak.

Milizianoez gain, iaz omendu zuten Josefina Lambertoren argazkia ere bada Azken batailoia erakusketan. Maravillas Lambertoren ahizpa da hura: falangistek aita atxilo hartu zutenean, Maravillas Lambertok harekin joan nahi izan zuen; Larragako Udaletxera (Nafarroa) eraman zituzten biak, eta, UGTko kide zen aita udaletxeko kartzelan zuten bitartean, alaba behin eta berriro bortxatu zuten, eta gero hil. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten eta gorpuzkiak erre egin zituzten. Aita ere erail egin zuten. Bada, Lambertoren argazkia baliatuta gura dute iragarri hurrengo erakusketa emakume erresistente eta errepresaliatuen gainekoa izango dela. Argazkiak Mauro Saravia txiletarrak ateratakoak dira.

Sei emakume debagoiendar

Hain zuzen, apirilaren 24an –domeka– egingo dute Intxortako Erresistentzia Eguna, Elgetan, justu frankistak Elgetan sartu ziren egun berean. 40 bat emakumeri egingo diete aitortza;  errepresaliatuak eta erresistentziako kide izan ziren emakumeei, hain zuzen. Aitortza egingo diete, besteak beste, Arrasateko Iñigo Arregi eskultura-egileak egindako Egiaren iturria oroigarria emanez.

Aitortza jasoko dutenen artean sei debagoiendar daude; bizi direnak: Felisa Garai –94 urte, Elgeta– eta Trini Ruiz de Alegria –92 urte, Arrasate–. Eta erail zituztenak edo hilda daudenak: Isabel Beritxinaga –Elgeta–, Emeteri Aranburuzabala –Eskoriatza–, Edurne Galartza –Oñati– eta Norberta Ezpeleta –Bergara–.

125 boluntario errekreaziorako

Aurrera doaz baita ere Intxortako Atea-ren aurrean beste urte batez egingo den Intxortako borrokaldien errekreazioko prestaketa lanak. Elgetako Udalak emandako datuen arabera oraingoz 125 boluntario daude izena emanda, tartean 33 emakume. Elgetarrak 34 dira.

Bazkarirako txartelak salgai

Antolatzaileek jakinarazi dute, bestalde, udaletxean daudela salgai Erresistentzia Egunean Elgetako frontoian egingo den bazkarirako txartelak. Prezioa da 16 euro, eta txartelak Elgetako udaletxean daude salgai.

Menu berezia izango da antolatzaileek gerra garaiko elikagaiak aukeratzen saiatu direlako: txitxirioak edo garbantzuak, haragia, kontserbako arraina eta kanpainako gailetak. 

Bisita gidatuak hurrengo bi domeketan

Gogoratu azkenik Elgetan bisita gidatuen eskaintza zabalagoa dutela apirilean. Bisita gidatuak ere iragarri dituzte bai domeka honetarako bai hurrengorako. Hurrengo bi domeketan Intxortako frontea gidari baten laguntzaz ezagutzeko aukera emango dute. Bisitok Espaloia kafe antzokian dagoen interpretazio zentrotik abiatuko dira 10:00etan, eta ondoren bost kilometroko ibilbide tematikoa egingo dute bisitariek oinez.

Interesatuek aurrez eman behar dute izena. Bideak hainbat dira: turismo@debagoiena.eus / 943 79 64 63 / 943 71 89 11.

Informazio gehiagorako: www.elgetamemoria.com

 

Albiste hau Goiena.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: 1936ko gerra  |  Generoa  |  Elgeta

1936ko gerra kanaletik interesatuko zaizu...
Gerra Zibileko bi gorpuzki atera dituzte Artazun

Dagoeneko 68 gorpuzki atera dituzte Nafarroako Gobernuak burututako hamasei indusketa lanetan


Ereiten duguna baikara

Maiatzaren 22an bete dira 80 urte Europan inoiz izandako kartzela ihesaldi handiena gertatu zela.


Ezkabako ihesaldian parte hartu zuten bi gizonen gorpuzkinak aurkitu dituzte Leranozen

Ezkabako ihesaldia izan zenetik 80 urte bete diren honetan desobiratzeen bidez beste bi herritarren gorpuzkinak topatu dituzte. Legealdi honetan dagoeneko 66 pertsonaren arrastoak aurkitu dituzte.


2018-05-07 | Miren Osa Galdona
1936ko kolpe militarrean hildako bi hilotz atera dituzte Iberon

Aranzadiko teknikariek joan den asteazkenean hasi zituzten bi gorpuak ateratzeko lanak. Nafarroan dagoeneko 64 gorpu atera dituzte legealdi honetan. Memoria berreskuratzen diharduten taldeek jasotako testigantzei esker aurkitu dituzte gorpuzkinak.


2018-05-07 | Zuzeu
Josefa Berasategi
"Guri inork ez digu barkamenik eskatu"

Antiguotarra da Josefa Berasategi Etxeberria, eta 83 urte dauzka. Bere aita, Hipolito Berasategi, atxilotuta eraman zuten guardia zibilek 1936ko urrian, eta Ondarretako espetxean preso atxiki. Josefaren ama, Joxepa Etxeberria, egunero pasatzen zen kartzelatik, jana edo arropa eramatera. Egun batean, ordea, senarra bertan ez zela esan zioten poliziek, “askatu zutela”. Ez zen gehiago etxean agertu. Josefak 21 hilabete zeuzkan orduan. Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko domina eman... [+]


Hiroshimakoa ez da bonbardatutako 'ginkgo biloba' bakarra

Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamunetan Hiroshimako alkate Kazumi Katsui eta Iñigo Urkullu lehendakaria ikusi ditugu pala eskuan zuhaitz aldaxka aldatzen Bizkaiko juntetxearen ondoan. Bakearen aldeko eta gerrako sufrimenduaren kontrako mezu sinbolikoa.


Gezurraren kedarra bizirik dago

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena iaz izan zen, aurtengoa beste apirilaren 26 bat da beraz, haatik garrantzirik ez dute galdu sarraski hura gogoratzeko ekitaldiek. Gernikako herri ekimenak programazio zabala osatu du eta aurten ere lotu ditu 1937ko krimena eta gaur egungoak, gogoraraziz armagintzan dugun inplikazioa eta gerrak “hemen” hasten direla. Sinbolismoz beterik dagoen eta hotzikara sortzen duen sirenaren soinua entzungo dugu berriz ere, eta orain aste batzuk,... [+]


1936an Burgosen hildako tolosar errepublikano baten gorpuzkiak hilobiratu dituzte Duintasunaren Kolunbarioan

Tolosako herritarra zen Miguel Vargas Arnaizen gorpuzkiak hobiratu dituzte Elgoibarren. Rabanera del Pinar (Burgos) udalerrian erail zuten, 1936an. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak hartu zuten parte ekitaldian.


2018-04-13 | ARGIA
Gernikako bonbardaketaren 81. urteurrena oroituko du Guernica Gernikara ekimenak

Gernikaren bonbardaketaren 81. urteurrena dela eta, Guernica Gernikara ekimenak jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 16tik 28ra.


Frankismoan eta Gerra Zibilean hil zituzten 307 iruindar gogoratu dituzte

307 iruindar hil zituzten eta hilaren 12an omenaldia egin diete Iruñeko San Jose hilerrian. Omenezko plaka jarri dute herritar horiek gogoratzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude