Historia > 70eko eta 80ko hamarkadak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
70eko eta 80ko hamarkadak kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

70eko eta 80ko hamarkadak
Erreportajeak Elkarrizketak
2016-10-27 | Arabako Alea
"Martxoaren 3ko sarraskiak indar handia du erakusketan"

ARGIA aldizkariaren artxibo historikoan arakatu eta 'Trantsizioak' erakusketa prestatu du Urko Apaolaza kazetariak, Euskal Herrian azken lau hamarkadatan izan diren gertakari nagusienen irudi eta testuekin. 


2016-10-20 | Arabako Alea
Arabako erakundeek kereila kriminala aurkeztu dute martxoaren 3ko sarraskiagatik

Gertakariak argitzea eta gizateriaren aurkako krimenetatik eratorritako "erantzukizun penalak eta bestelakoak" exijitu dituzte.


2016-09-27 | Uztarria
Kereila kriminala jarri du Angel Otaegiren familiak, hilketaren ardura argitzeko

Haren hilketaren erantzuleak zeintzuk diren argitzea eta horiei ardurak eta erantzunkizunak eskatzea nahi dute. Horretarako, sumarioaren kopia bat eskuratzea nahi dute. Bidea "zaila" izango dela azaldu du Angel Otaegiren familiako abokatuak, baina "merezi" duela uste dutela azpimarratu du. Eneko Etxeberria alkateak, bere aldetik, "justizia eta erreparazioa" aldarrikatu ditu. 


Mitoak estalitako jardun intelektuala

30 urte pasa dira 1986ko irailaren 10ean ETAk Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes hil zuenetik eta geroztik asko idatzi da haren ibilbide politikoaz eta pertsonalaz; gutxiago akaso, eta zoritxarrez, haren jakin-min intelektualez. Idatzita utzi zituen egunerokoetan oinarrituta, bere irakurketetara hurbilduko gara.


"Matxinadak ez dira paperean asmatzen, ekinez baizik: borrokak eginez dakizu nola borrokatu"

Esperimentatzea gustatzen zaio Nanni Balestrini idazle italiarrari. 1935ean Milanen jaioa, ibilbide luzeko poeta, nobelagile eta saiogilea, ez dira letretakoak atsegin dituen esperimentu bakarrak: bere fikzioa da, segur aski, joan den mendeko bigarren erdiko mugimendu iraultzaile italiar berritzaileen kronika biziena. Bartzelonako Literal Liburu eta Ideia Erradikalen Azokan izan dugu harekin hitz egiteko aukera.


2016-05-08 | Josu Chueca
...eta hiltzen jarraitu zuten

Karlisten arteko liskar moduan saldu nahi izan zutena, egiaz estatu aparatuetatik antolatutako gerra zikina izan zen. 1976ko maiatzaren 9an Jurramendiko erasoan parte hartu zuten mertzenarioen lorratzari segitu diogu, Frankismoan bezala, Demokraziaren estoldetan ere aritu baitziren.


2016-03-13 | Alex Larretxi
Egia, ahanzturaren antonimoa

Bost hildako, ehundik gora zauritu eta 40 urtez sendatu barik dagoen zauria eragin zituen Espainiako Gobernuak 1976ko martxoaren hiruan. Urteen joan-etorriak, ordea, ez du aitortza, erreparazioa eta egiaren aldeko nahia ito. Milaka lagun batu dira aurtengo urteurreneko ekitaldietan Gasteizen, triskantza egin eta baimendu zutenak behingoz justiziaren aurrean kontuak eman ditzaten; orduko hiltzaileen egungo oinordeko ideologikoek nahi ez badute ere.


Protesta egin dute martxoaren 3ko gertakariak oroituz

Milaka pertsonek egin dute protesta 1976ko martxoaren 3ko gertakariak oroituz; antolatzaileen arabera, 12.000 herritarrek esku hartu dute manifestazioan. Ostegunean 40 urte bete ziren.